FRANCESCO CORRADINI (ca. 1700-1769)
Jatorriz italiarra zen musikari honen abizena, Coradini edo Coradigni bezala ere azaldu daiteke, eta bere jaiotze data eta lekua ezezagunak dira. Bi urteren epean (1724-1725) bi opera aurkeztu zituen Napolin. 1728an Campoflorido printzearen kapera-maisua zen. 1731etik aurrera Madrilen kokatu zen. 1747an Buen Retriro orkestrako zuzendari izendatu zuten, baita Isabel de Farnesio erregina alargunaren ganberako musikako maisu ere. 1769an zendu zen Madrilen.
Musika dramatikoa, operak, zarzuelak, komediak eta auto sakramentalak ere idatzi zituen.