AGUSTÍN CONTRERAS (XVII. m-1754)
Agustín Contreras organista eta musikagilea Povedan (Cuenca) jaio zen XVII. mendearen amaieran. Kordobako katedraleko kapera-maisu izan zen, 1706 urtean Pacheco Montión maisua ordezkatuz. 1751 urtean erretiroa hartu arte horretan lanean jardun zuen.
Egun dakigunaren arabera, soilik musika erlijiosoa idatzi zuen, Kordobako katedralean interpretatzeko erabiltzen zena, zati garrantzitsu bat polikoral estiloan idatzia. Arantzazun guztiz santuaren omenezko gabon kanta bat lau ahotsetan gordetzen da.