JUAN BAUTISTA COMES (1582-1643)
Ziurrenik Valentzian jaio zen 1582an. Valentziako katedraleko haur kantari bezala sartu zen eta bertan egon zen 1596 bitartean. 1602an San Pedro de Suecako (Valentzia) organista zen, eta 1603an Lleidako katedralean tenore gisa azaltzean da. 1605ean bertako kapera-maisu hautatu zuten. 1608an Valentziako Corpus Christi kapera-maisu izendatu zuten. 1613an Valentziako katedraleko kapera-maisu kargua bere gain hartu zuen eta 1618an Madrilgo Kapera Errealeko bigarren maisu. 1628an Valentziara itzuli zen lehenik Patriarkako maisu lanetara eta 1632an, katedraleko kapera-maisu izendatu zuten, eta bertan egon zen 1643an zendu zen arte.
Obra ugari idatzi zituen, erlijiosoak batez ere, eta gehienak Valentziako Katedralaren artxiboan gordetzen dira. Comesek bere garaian arrakasta handia izan zuen eta horren lekuko dira penintsulako geografiako artxibategi askotan gordetzen diren bere obren kopiak, Arantzazun gordetzen den konposizioa barne.