RAFAEL ANTONIO CASTELLANOS (ca. 1725-1791)
Rafael Antonio Castellanos Quiroz 1725 inguruan, Santiago de Guatemalan jaio zen. Bere osaba, Manuel Joseph de Quiroz, Santiago de Guatemalako kapera- maisua izan zen 1765ean zendu zen arte, eta 1745 urtetik aurrera, bere osabarentzat lehen biolin eta abeslari moduan lan egin zuen. Berak ordezkatu zuen bere osaba kapera-maisu lanetan, 1791n hil zen arte. Era berean, haur kantarien heziketaren arduraduna izan zen. Eliz-musika ugari idatzi zuen, gabon kantak batez ere, eta ia guztiak bere osotasunean Guatemalako katedralean gorderik daude, testamentuz oinordetzan eman baitzituen. Kapera-maisu izendatua izan baina urte bat baino lehenago idatzi zuen partitura bat, Arantzazun jasotzen da.