JOSÉ CASTEL  (1737-1807)

Arantzazun gordetzen den obra bat José Castel izenez sinatzen duena, ziurrenik José Ignacio Castel Caramusel izan da daiteke (bere lehen abizena Tasté, Taste redo Tastel bezala agertu daitekeena). Bera Tuteran jaio zen 1737ko azaroaren 7an. Sei edo zazpi urterekin Tuterako Santa María la Mayor parrokiako haur abeslarien taldean sartu zen. Hamalau urterekin Tarazonako Katedralean onartu zuten. Hamazazpi urterekin, Borjako kontraltu oposiziora aurkeztu zen, eta ez zuen lortu. Urte hartako abuztuan Antonio Lajusticiarekin ezkondu zen Tarazonan. Elkarrekin lau seme izan zituzten.

1756an Borjako abesbatzako haur kantari bezala onartu zuten eta hurrengo urtean Calatayud-dera jona zen bizitzera, eta bertako musika kaperako tenorea izatera heldu zen. Datuen arabera 1760-61ean Madrilen bizi zen, eta 1762an beran idatzitako tonadilla eta zarzuelengatik nabarmentzen hasi zen. 1773tik aurrera antzerkirako musika idaztea eta Tuterako katedraleko kapera-maisu lanak bateratu zituen. Erantzunkizun hori bete izan zuen, 1807an zendu zen arte.

 

Berak idatzitako obra ugari jaso dira: laurogei obra erlijioso inguru, Tuteran jasoak batez ere (baina baita Brionesen, Astorgan, Borjan, Sorian, Teruelen edo Liman, Arantzazun gordetzen den obraz gain);  hirurogeita hamar antzerti-lan (Madrilgo Udal Liburutegi Historikoa) eta bereziena, ganberako bi musika bilduma argitaratu zituen Parisen: bi biolinentzako sei duetoz osatutako multzoa (ca. 1775), eta bi biolin eta baxu jarraiturako sei trio (ca. 1785). Ilustrazioko kulturaren ordezkari nabarmena izan zen eta artzerki eta erlijioso esparruak ongi ezagutzeaz gain, saloi pribatuak ere ezagutzen zituen, eta San Adriango markesaren semeen musika irakaslea izan zen (1794 eta 1796 bitartean, behintzat).

BIBL.:

Gurbindo Gil, Beatriz. “José Castel (1737-1807) y la tonadilla, entre Tudela y Madrid”. Nasarre, 17, 1-2 (2001), p. 243-297

Fernández-Cortés, Juan Pablo. “La música instrumental de José Castel (1737-1807)”. En: Estudios sobre música y músicos de Navarra, vol. monográfico de Príncipe de Viana, vol. 67, nº 238 (2006), p. 515-535

Domínguez Cavero, Begoña. El florecimiento musical de la Ribera de Navarra (Siglos XVIII y XIX): José Castel, Pablo Rubla, Blas de Laserna y otros Compositores Universales). Tudela: Ayuntamiento de Tudela, 2009

Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.