JOSÉ DE CÁSEDA Y VILLAMAYOR (c.1660-1725)
José de Cásedaren biografiaren inguruan María Gembero-Ustárroz ikertzailea da xehetasun gehien azaleratu dituena, eta berak zalantzan jartzen du, izen berarekin bat beharrean, bi pertsona ez ote ziren. Dena den, Arantzazun gordetzen den partituran argi azaltzen da, autorea José de Cáseda y Villamayorrena dela, Tuteran 1660 inguruan jaio zena. Litekeena da musika Zaragozako Pilar-eko abesbatzako haur bezala ikasten hastea. Calatayudeko kolegiatako (Zaragoza) eta Calahorrako katedraleko kapera-maisua izan zen 1682 urtean, Manuel de Egüés ordezkatuz. 1691 eta 1695 bitartean, Iruñeko katedraleko kapera-maisua izan zen, eta 1695etik 1706ra Zaragozako Katedralekoa. Ondorengotza gerran, Carlos de Austria artxidukea Zaragozan sartu zela ospatzeko meza idatzi zuen, eta Felipe V-k borroka irabazi zuenean, Inkisizioak auzipetu zuen eta hamar urtetarako Aragoiko Erreinutik erbesteratua izan zen, eta bere ogibidean jardutea galarazi zioten.
1708 eta 1710 bitartean, Santo Domingo de la Calzada-ko (Errioxa) kapilaua izan zen, eta 1710ean zigorra altxa ziotenean, Cascante-ko (Nafarroa) kapera-maisua izan zen eta Sevillako Katedraleko magisteritzara sartzen saiatu zen. Sigüenzako katedraleko kapera- maisu izan zen 1711 eta 1725 bitartean, eta bertan zendu zen 1725ean.
BIBL.:
Suárez-Pajares, Javier. La música en la catedral de Sigüenza, 1600-1750. Madrid: ICCMU, 1998, 2 vols.
Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.