JUAN MANUEL BARRIO  (1719-1794)

Cuencako organista eta kapera-maisua zen. 1719an Villarejon jaio zen (Cuenca). Cuencako katedraleko haur kantaria izan zen. 1736tik 1740ra Madrilera joan zen musika ezaguerak areagotzera. 1745ean Cuencako katedralaren baitan zegoen San José ikastetxeko musika irakasle lanetan hasi zen. Organista izendatu zuten eta nahiko maiz, kapera-maisu lanak egin izan zituen. Cuencan zendu zen 1794an.

Arantzazun gordetzen den obraz gain, Cuencako katedralean berak idatzitako bederatzi obra gordetzen dira, eta Orihuelako katedralean beste bat, guztiak erlijiosoak.

LANAK