FR. JOSÉ DE ARRIORTUA (1758-?)
Arantzazuko Apaiztegiko harrera eta profesioen liburuan jasoa dago 1777ko azaroaren 14an frantziskotarren abitua jantzi zuela eta berari buruz honakoa esaten da: “Joseph de Arriortua hijo legítimo, y de legítimo matrimonio de Joseph de Arriortua y de Mª de Arana vecinos de la Anteiglesia de Dima en la Provincia de Vizcaya […] Nacio en siete de septiembre de mil setecientos y cincuenta y ocho años, y fue bautizado en el mismo día”.
Urtebete beranduago, 1778ko azaroaren 14an “Profesion para el Coro en plena comunidad” egin zuen. Bertan “Joseph Antonio de Arriortua” bezala sinatzen du.
Berak konposatu zituela ezagutzen diren bi obrak Arantzazun daude, 1827koak dira, eta Arantzazuko Benediktaren ohiko ofiziorako idatzi ziren, lau ahots flauta, tronpa eta akonpainamenduarekin.