FR. EUSTAQUIO DE ARMENTIA  (1806-1872)

Bizkaiko sakramentu-erregistroetan jasotzen da, Eustaquio Pablo Armentia Arriaga Bilboko alde zaharreko San Antonio Abad parrokian bataiatua izan zela 1806ko azaroaren 2an.

José Antonio Arana-Martijak emandako datuen arabera 1859an Begoñako erlijiosoa eta organista zen. Litekeena da Bilboko frantziskotarren San Mamés komentuan heziketa jaso izana, eta bere komentutik ateratzea behartu zuten arte, komentu frantziskotarreko organista izan zen. 1847an Begoñako organista plazan sekularizatu moduan agertzen da, eta Santiagoko organoaren peritatu zuen. Begoñan zendu zen 1872an.

Arantzazun gordetzen diren bi obrak sutearen aurrekoak direla uste da. Batak testua euskaraz du. Misioko abestiak izanik, fraide frantziskotarrek herri ezberdinetako misioetan erabiltzen zituzten.

BIBL.:

Acta del Ayuntamiento de Bilbao de 25/XI/1847.  http://www.bilbao.eus/cs/descargaPdf/AMB_SrvImagen.jsp?Exp=18471125.PDF

LANAK