JUAN JOSÉ ARCE (1748-1777)
LANAK
Juan José de Arce Orella Tafallan jaio zen 1748ko maiatzaren 27an. Ume-umetatik hasi zen musika ikasten Iruñeko katedralean eta 1768 eta 1773 urte bitartean, bertako harpista eta bigarren organista izan zela jaso da. Iruñean igarotako garaian, 1765etik aurrera, katedraleko musika kaperarako erlijio musika idatzi zuen. 1773an Orreagako kolegiatako kaperako organista eta maisu plazaz jabetu zen. Kargu hori bere heriotza arte bete zuen, 1777ko irailaren 23 arte, hain zuzen ere.
Bere lanak Iruñeko katedralean (2 obra) eta Orreagako Kolegiatan (5 obra) gordetzen dira. Arantzazun gordetzen den gabon kantaz gain, 1767an kopiatu zena, bere obrak Jaka, Astorga, Burgos, Santo Domingo de La Calzada eta Albarracin-eko katedraletan ere gordetzen dira, bere garaian musikagile preziatua izan zenaren adierazle. Albarracineko katedralean organorako obra instrumental bat gordetzen da.
BIBL.:
Muneta Martínez de Morentín, Jesús Mª. Música de tecla en la catedral de Albarracín. Vol. 1. Teruel: Instituto de Estudios Turolenses, 1981, pp. 61-66.
Preciado, Dionisio. “Juan José de Arce, el tafallés (27-V-1748 a 23-IV-1777”. Revista de Musicología, XIII, 1, 1990, pp. 203-216
Peñas García, María Concepción. Catálogo de los fondos musicales de la real colegiata de Roncesvalles. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1995
Gembero Ustárroz, María “Arce Orella, Juan José de”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 1, 1999, pp. 587-588
Sagaseta Aríztegui, Aurelio. Catálogo del archivo de música. Catedral de Pamplona. Vol. I. Pamplona: Analecta editorial, 2015
Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.