PEDRO ANSOLA (1805-1875)
Pedro Nolasco Ansola Arostegui izan daitekeela uste da; Arantzazun gordetzen diren Missa para tres tiples sobre Pangue lingua eta Sacris solemnis lanen autorea. Elgoibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1805ean, eta Elgoibarko Ramon de Arruti organistaren ikasi zuen musika. Hala jaso zuen bere irakaslearen heriotzaren ostean, 1842an lanposturako egin zuen eskaeran.
Logroñoko Estrellako monasterioko monjea eta organista izanik, 1836an monasteriotik bota zituztenean, bere jaioterrira itzuli zen. Hamarkada batez, Elgoibarko bitarteko organista izan zen, aurkeztu ziren beste bi hautagaiekin batera.
Para Santa Clara partitura, moja klarisa frantziskotarren komenturen baten baterako izan ziteken; egun Tolosan dagoen komentua kasu.
Pedro Ansola 1875ean zendu zen bere jaioterrian, Elgoibarren.
BIBL.:
Ecenarro, Luis Mª. “El organista elgoibarrés I. Lizarriturri”, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 1978, 3-4, p. 602.