FRANTZISKOTAR ANONIMOA (XVIII m.)

Arantzazuko musika artxibategi zaharrean gordetzen diren zazpi obra honako formula erabiliz sinatzen dira: “… por uno de los menores del Seraphin Llagado”. Data 1741 eta 1760 bitartean jarria dute.

Hipotesi moduan Fr. Francisco de Velderrayn izan daitekeela uste da. Berak idatzi zuen Zeremonial Erromatar-Serafiko bat, 1770 argitaratu zena eta bertan jasotzen dira frantziskotarrek Kantabriako probintzia erlijiosoan zituzten zeremonien ohiturak. Ministro Probintzialaren lizentzian, 1769koa, honela aipatzen zaio: como “Vicario de Choro antiguo, y Morador de nuestro Convento de la Madre de Dios de ARANZAZU”. Autoreak berak, prologoan, honakoa adierazten du: “Tuve la suerte feliz de ser  a esta Santa Casa de ARANZAZU en mis primeras niñeces”. Fr. Francisco de Velderrayn 1711an Arantzazuko organista zela jasoa dago, eta berak ziurtatu zuen Fr. Domingo Aguirrek eraikitako organo berria entregatu zela.

BIBL.:

Velderrayn, Francisco de. Ceremonial Romano-Seraphico de la Santa provincia de Cantabria de la regular observancia de N.P.S. Francisco. Vitoria: En la Oficina de Thomás de Robles, Impressor de esta M.N. y M. L. Provincia de Alava, año de 1770.

LANAK