PASQUALE ANFOSSI (1727-1797)
Taggia-n (Liguria, Italia) jaio zen 1727an. 1752 inguruan, biolinista moduan azaldu zen Napolin eta 1770etik aurrera, Erroman eta Napolin lan egin izan zuen. 1782-1786 urte bitartean Londoneko King´s Theater-eko zuzendaria izan zen. 1792an Erromako San Juan Letrán basilikako kapera-maisu izendatua izan zen. Erroman zendu zen 1797an.
Musika erlijiosoa idatzi zuen, baita hogei oratorio eta hirurogeita hamar opera baino gehiago ere.