DIEGO AMILLANO (1728-1749)
Tuterako (Nafarroa) Decanal Jauregian gordetzen diren Eliz Artxibategietako informazioaren arabera, Diego Amillano Ujabarin 1728an jaio eta 1749an hil zen.
Batzuetan Millano bezala ere agertzen da, eta 1717 eta 1749 bitartean Tuterako Santa Maria kolegiatako kapera-maisua izan zen. 1728an Valentziako Corpus Christi Kolegio Errealeko kapera-maisuaren hautagaitzara aurkeztu zen, baina ez zuen kargua lortu. Tuterako Katedraleko Musika Artxibategian gordetzen diren obretatik Misa a 6 voces, 2 korurako lana nabarmentzen da, 1762an egindako kopia da hain zuzen ere. Tuterako artxibategiek jasotzen dituzten obrei, Arantzazun gordetzen den Salve Regina obra gehitu behar zaio. 1743an, Cabezako Amabirjinaren omenez egin zuena.
BIBL.:
Ezquerro Esteban, Antonio. “Memoria de actividades de RISM-España”. Anuario Musical, 50, 1995, pp. 271-301
Garbayo, Javier. “Amillano, Diego”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 1, 1999, pp. 416-417
Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.