JOSÉ AIZCORBE  (1786-1868)

José Francisco Aizcorbe Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1786an. Ez dago bere musika ikaskuntzari buruzko informaziorik. 1806an Vianako (Nafarroa) Santa Maria parrokiako organista plaza oposizioz lortu zuen. 1810ean bere jaioterriko organista oposizioetara aurkeztu zen baina ez zuen lortu. Vianan egon zen 1837 arte, Arnedoko (Errioxa) organista plaza lortu zuen arte. Gerrateak sortutako egoera ezegonkorrak bultzatuta Ziburuko organista plazara aurkeztu zen, eta 1839 inguruan lortu zuen. 1845ean Donibane Lohitzuneko organista izendatu zuten eta bertan jardun zuen 1867an erretiroa hartu zuen arte. Donibane Lohitzunen zendu zen 1868an.

BIBL.:

Bello Larrarte, Enrique (2007). Capilla de Música de Santa María de Tolosa. Tolosa: Santa Maria Musika Kapera

Clastier, Françoise y Prada, Michel (2005). Les orgues de Saint-Jea-de-Luz: des années 1630 à nos jours… Biarritz: Atlantica

Labeaga Mendiola, J.C (1988). “La música en la parroquia de Santa María de Viana (Navarra), siglos XVIII y XIX”, Eusko Ikaskuntza. Cuadernos de Sección. Música, 4, 35-81.

LANAK