MANUEL AGULLÓN PANTOJA  (-1754)

Manuel Agullón Pantoja jaiotzez Oviedokoa zen, Vicente Pantojaren biloba, Oviedoko katedraleko kapera-maisua zena.  1722an, Oviedoko katedraleko kapera irakaspenerako oposizioak egin zituen. Toro-ko (Zamora) katedraleko kapera- maisu izendatua izan zen, (data ez dakigu), eta 1731n Zamorako katedraleko kapera maisu izendatu zuten, bertan jardun zuelarik 1754an hil zen arte.

Erlijio-musika idatzi zuen, Zamorako katedraleko artxiboan gordetzen dena nagusiki, baina Astorga, Avila, Palentzia edo Santo Domingo de la Calzadako katedraletan kopiak jasoak dituzte. Arantzazun “M. Pantoja”-k sinatutako Magnificat obra gordetzen da, 5 ahotsetarako egina, eta Manuelek idatzi zuela uste da.

LANAK