VICENTE ADÁN (XVIII. m)
Vicente Adán organista eta musikagilea, Algamesí-n (Valentzia) jaio zen. Madrilgo Almudenako Kapera Errealeko organista izan zen.
Musika instrumentala konposatu zuen batez ere, musika zaletuei zuzendua neurri handi batean. Salteriorako obra ugari idatzi zituen eta hainbat partitura eta obra pedagogiko ere argitaratu zituen. Aipagarria da 1781ean argitaratuko Preludios o formaciones de tonos puestos para salterio, y pueden servir de luz para todos los instrumentos lana.
LANAK
- E-AR Ms. 899-I: Alegro de Dn Bizente Adan
- E-AR Ms. 899-II: Alto 5º tono terzer Conzierto de Dn Bizente de Adan
- E-AR Ms. 899-III: Adagio de Adan
- E-AR Ms. 900-I: Divertimento Primº Adam
- E-AR Ms. 900-II: Divertimiento Segundo
- E-AR Ms. 900-III: Divertimiento tercero
- E-AR Ms. 900-IV: otro minuete
- E-AR Ms. 900-V: Minue de los tuntunes
- E-AR Ms. 900-VI: Glosa 1ª
- E-AR Ms. 900-VII: Glosa 2ª