LA CASA DE LAS TRES MUCHACHAS (1934)

Schubert-en bizitzan oinarritutako Das Dreimäderlhaus alemaniar operetatik egokitu zen, eta moldaketa ugari izan zituen Espainiako publikoaren gustuetara egokitzeko.

Tellaechek eta Gonzorak libretoa bertsotan idatzi zuten. 

Sorozabalek esan zuenaren arabera, musika presa askorekin eta neke handiarekin konposatu zuen, eta gauza askorekin ez dago erabat ados. Sorozabal ez zen estreinaldiaren aurreko entsegu orokorrean egon osasun arazoengatik. Baina, hurrengo egunean estreinaldia zuzendu zuen arrakastarekin. 

Hauek izan ziren jaso izan zituen zenbait kritika:

“... inteligencia y el buen tono que ha sabido emplear el maestro Sorozábal al concertar una partitura modelo de elegancia en el ritmo y hechicera si las hay…” (La Época (Madril). 1934/11/17)

“… En cuanto a Sorozábal, requiere un elogio franco, respetuoso con la obra del maestro, no ha hecho sino adaptarla hasta darle completa viabilidad escénica, a tal punto que «La casa de las tres muchachas» parece concebida y creada así de primera intención… No podía la tarea haber sido encomendada a artista más idóneo. Si hay, en efecto, alguno, entre los nuestros, que evoque la musa de Schubert es Pablo Sorozábal.” (El Heraldo de Madrid. 1934/11/17)

1978an bai libretoa bai partitura instrumentazioa berriarekin gainbegiratu zituen.

FITXA TEKNIKOA

Hiru ekitaldi zituen opereta 

Libretoa:  Jose Tellaeche eta Manolo Gongora

Ahotssak – abesbatza – I.I.I.I.I – 2.I.2.0 – perc – cu

Schubert-en bizitzan eta obran oinarritua eta Heinrich Berteren musikarekin Das Dreimäderlhaus (Lilac time Ingalaterran eta  Blossom time  EEBB) operetaren egokitzapena.1916an estreinatu zen.

ESTRENO

Zarzuela antzokia, Madril – 1934.11.16

Int.: Pedro Terol (Baritonoa), Conchita  Bañuls (Tiplea), Aurora Sáiz, Roberto Rey, Josefina Pastor, Carmen Fernandez del Toro, Anselmo Fernandez, Valentin Gonzalez