BRINDIS (1951)

Errebista generoan lan bakarra egin zuen.

Sorozabalek urtebete behar izan zuen obra hau prestatzeko. Teatro Lope de Vegako enpresarioak, Francisco Lusarretak, animatu zion egitera. 25 koadro dituen aurkezpen honek balet klasiko eta espainiar dantzak, eta taldeko dantzak biltzen zituen.

Berrogei musikariz osatutako orkestra izan zuen Sorozabalek.

Bere memorietan, berriro ere Enriqueta Serranoren emanaldia goraipatzen zuen, eta berak interpretatuko paper guztiak maisutasun gaindiezinez egiten zituela aitortu zuen. 

 

Abenduaren 5ean, estreinaldia aurretik, honakoa esan zuen Sorozabalek ABC-k jasotako elkarrrizketa batetan:

 “… Verdaderamente todos hemos puesto los mejores deseos en el empeño, que no es chico. No hemos querido hacer, en realidad, una revista más, sino un conjunto de diversión cordial, frívolo, alegre, luminoso, sin el encaje rígido del asunto, pero con una idea central que justifique y lo armonice todo.”

“… en el Teatro Lope de Vega tuvo lugar la anhelada y precomentada presentación del maestro Sorozábal como el autor de una partitura de revista de gran espectáculo. El ilustre músico trabajó sobre un libro idóneo, ligero y no carente de gracia en muchos momentos, debido a la destreza e ingenio de los señores Tejedor y Fernández Sevilla y aprovechó algunos elementos interpretativos de firme eficacia…Lo esencial, esto es, la “capacidad” de Sorozábal para los menesteres líricorevistiles, quedó demostrada hasta la saciedad, porque toda la partitura de “Brindis” merece oirse y algunos de sus números son sencillamente de lo mejor que hemos escuchado en nuestros teatros líricos de bastante tiempo a esta parte.”

ABC egunkariko kritikariak, Regino Sainz de la Mazak, estreinaldiaren balorazioan adierazten zuen, ardoa zela ikuslea koadro batetik bestera iragateko ardatza, eta ibilbide historiko-folklorikoan zehar madrildar sainete eszenak ere ikus zitezkeen. Honakoa ere esan zuen:

“… No falta la nota burlesca ni la sentimental que la música de Sorozábal comenta con igual desenvoltura, poniendo en ello limpia intención y dignidad artística… Enriqueta Serrano,  en sus diferentes encarnaciones, puso a prueba su maestría escénica imprimiendo a sus intervenciones garbo y distinción.”

1952ko martxoa bitartean egon zen ikuskizun hau antzokian. Eta hilabete horietan zehar Musika Jauregiko Orkestra Filarmonikako zuzendaritza lanekin bateratu zuen.

FITXA TEKNIKOA

Bi ekitaldi dituen errebista.

Libretoa: Luis Fernandez Sevilla eta Luis Tejedor.

Eskaintza: “A Perico Chicote”

Pertsonaiak: Lola, Mariquilla, martirio, Odette, Tina, Trinca, sopranos; Enrique, Gobernador, Ordenanza, Remigio, Tino, Vargas, tenores; J. José, Manolo, bajos, coro

Orkestrazioa: I+I.I.I+sax.I – 2.I.I.I – perc – cu

 

ARGUMENTUA

Nazioarteko Ardo eta Likoreen Erakusketan kokatzen da obra honen eszena. Erakusketako pabilioi ezberdinetan aukera ezberdinak ezagutzera ematen dira, eta hainbat vedettek sartzeko gonbitea luzatzen diete ikusleei. Bata bestearen atzetik, 25 koadrotan banatzen da obra hau, eta guztietan ardoa, garagardoa eta beste alkoholen inguruko gertakariak plazaratzen dira.

Don Severo, alkoholaren eragin txarren inguruko diskurtsoa ematen ari da. “Juan Españolek” moztu dio, eta alkohola benetako zoriona dela esaten dio, erakusketa berarekin ikusteko gonbitea luzatuz.

Manuelak  Juan, bere senarra, “Whiskyaren Pabiloi”tik atera nahi du, pabiloi bakoitzean kopa bat edaten ari delako.

Bitartean, bere whisky karga guztia galduta urperatu zen baleontziaren historia kontatu du kapitain zahar batek. Beste koadro batetan, “Señor Casi”k erakusketako dastatzailea izan nahi duela adierazten du. Ondoren, “manguero poeta”k, erabat mozkorturik, bertso batzuk bota ditu.

Remigiorekin areto pribatuan dagoen Lola gaztearen bila sartu da Manolo, bere mutil laguna. Beranduago, garagardotegian, Gambrinus jaunak maitasunari buruzko aholkuak ematen ditu, edaten duen bitartean.

Horrela, bata bestearen segidan, egoera ezberdinak ikus daitezke. Azkenekoan, erabat mozkorturik dagoen Don Severo ikusi daiteke.

 “Solera Virgen” Ardo espainolak irabazi zuen ardo onenaren saria.

EGITURA

I Ekitaldia 

  • 1. zenb.: Martxa -tempo
  • 2. zenb.
  • 3. zenb.: Lola, Remigio, Manolo eta J. Jose
  • 4. zenb.
  • 5. zenb.: Orientala
  • 6. zenb.: Koru mistoa
  • 7 eta 8. zenb.: Mahats-biltzaileen korua
  • 9. zenb.: 1. ekitaldiaren amaiera

II Ekitaldia 

  • 10. zenb.: Preludioa
  • 11. zenb.: Koru mistoa
  • 12. zenb.: Ordenanza, Vargas, Mariquilla, Trinca, Gobernador
  • 13. zenb.: Odetteren erromantza
  • 14. zenb.: Enrique eta Odette
  • 15. zenb.: Ayllon eta Vicetiples, abestu gabe
  • 16. zenb.: Amaiera (Tino, Tina eta konpainia osoa)

ESTREINALDIA

Teatro Lope de Vega, Madril – 1951/12/14

Int.: Luisa Calle (vedette 1.), Mercedes Obiol, Enriqueta Serrano, José Luis Ozores José, María Montero, Clemente Ochoa.

Baile: Alberto Torres (1.ngo dantzaria eta balet espainarren koreografoa), Karen Taft (balet klasikoaren koreografoa), Mari Carmen Hurtado (1.ngo dantzari espainarra), María Elena Flores (1.ngo dantzari klasikoa), Monra (taldearen koreografia)

Aktoreak: Mariano Ozores, Félix R. Casas, Enrique Vilches, Luisa Puchol