LA TABERNERA DEL PUERTO (1936)

Federico Romerok eta Guillermo Fernández Shaw-k, itsas giroan murgildua zegoen libreto bat eskaini zioten Jesús Guridiri, baina bera beste egitasmo bati hitza eman zion. Beraz, Pablo Sorozabali eskaini zioten, eta honek onartu egin zuen nahiz, beti bezala, zenbait aldaketa egin zituen. Bigarren ekitaldiko eszena bat kendu zuen. Era berean, aktore batentzako eszena bat abeslari bati eman zioten eta “Despierta negro” erromantza barneratu zuen, tiple ordeen klaket-eko eszena bat ordezkatuz.                                                           

Moldaketa hauek guztiekin Bartzelonan estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen. Faustino Arreguki bere papera zoragarri egin zuen eta berak abestutako erromantzak ikusmin handia sortu zuen.  Konpainiako izarra, Marcos Redondo, ez zegoen batere pozik bere paperarekin; hirugarren ekitaldiko erromantza oso intentsua eta dramatikoa izan zen arren, publikoak ez zuen errepikatzea eskatu. 

Sorozabal egoeraz jabetu zen eta bigarren ekitaldirako bere neurriko erromantza bat idatziko zuela agindu zion, Juan Eguíaren erromantza “La mujer de los quince a los veinte”. Baina gerrate zibila iritsi zen eta La Tabernera del Puerto eten egin zen. 

Gerraren ostean, 1940ko martxoaren 23an, Madrilen entzun zen estreinako aldiz Teatro Zarzuelan. Oraingoan Sorozabalek ez zuen zuzendu, JONSeko Espainiako Falangeak espresuki galarazi zion eta. Talde antolatu batek aurkezpena saboteatu nahi izan zuen, ez soilik egoera politikoagatik, baita profesional lehiagatik ere. Moreno Torroba izan zen gertakari honen erantzule nagusia, beste batzuk ere tartean zeudelarik, Jesus María de Arozamena besteen artean.

Bere memorietan gertakari honen ostean Jaime de Foxarekin, Madrilgo Falangeko arduradunarekin izandako elkarrizketa kontatu zuen:

“… Se habló de mi nombramiento como director de la Banda Municipal … que no hubo mediación política y que me nombraron por méritos musicales…. Luego quiso que le aclarase por qué yo, cuando empezó la guerra, en lugar de haberme marchado al extranjero como otros autores, me quedé en Madrid… se lo expliqué. Le dije que el marcharme en aquel momento me parecía una cobardía, una deserción, que precisamente en noviembre de 1936, cuando huyó el Gobierno, la Diputación, el Ayuntamiento y todas las demás instituciones oficiales y abandonaron al pueblo madrileño que, hambriento y desarmado, tuvo que enfrentarse contra el fascismo, yo me creí obligado a estar junto al pueblo… Durante un año en Madrid, al frente de la Banda Municipal, hice todo lo posible para ayudar y levantar los ánimos de los combatientes, y, después, por toda España republicana di conciertos para aportar alimentos para el pueblo de Madrid. Y lo hice así porque lo consideraba un deber… una banda de cien profesores estupendos, bajo mi dirección, mientras los obreros luchaban a las puertas de Madrid, además de tocar himnos revolucionarios proseguían cultivando el arte musical y tocaban obras desde Bach a Strawinsky…”

Sorozabal Madrilgo Udal Banda zuzentzen 30. urteetan.

FITXA TEKNIKOA

Hiru ekitalditako marinel-erromantzea

Libretoa: Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw.

PertsonaiakMarola (sopranoa), Juan de Eguía (baritonoa), Simpson (baxua), Leandro (tenorra), Abel (tiple komikoa), Antigua (aktore karakteristikoa), Menga (aktoresa), Tina (aktoresa),  Chinchorro (tenor komikoa), Ripalda (aktorea abeslaria), Verdier (aktore abeslaria), Fulgen (aktorea), Senén (aktorea), Valeriano (aktorea), korua

OrkestrazioaI+I.I.I.I – I.I.2.0 – arp – perc – cu

Espainiako iparraldeko taberna batetan kokatzen da antzezlana, Cantabredan, hain zuzen ere.

Lehen ekitaldia

Egunak argitzen duenean, urrunean marinelak abesten entzuten dira.  Baporearen Kafea tabernako jabeak, Ripaldak, Marseillako marinelari harrera egin zion, Verdier-i.  Abel musikari gazteak Marolari buruz hitz egiten duen erromantzea abesten ari da. Marolak handik gertu dagoen tabernan egiten du lan. Urrunean marinel-salbea entzuten da. Abelek Verdier-i esaten dio tabernaria oso neska ederra dela, eta tabernako jabea den Juan de Eguia-rekin, gizon zakar eta zaputzarekin, oso harreman berezia duela.  Chichorro beste marinel bat da eta bere itsasontzia, Marolaz maitemindua dagoen Leandro gazteak tripulatzen du. Verdier eta Juan de Eguía lagunak dira aspalditik, eta eskuartean duten tratuaz hitz egiteko Ripaldari tabako bila joan dadin eskatu diote, eta honek Abeli joateko esan dio. Chinchorroren emaztea, Antigua, iritsi da. Bera ere edale fina da.

Ikus gehiago

Chinchorrok tabernara egiten dituen bisita ugariengatik jeloskor dago, eta eztabaidan hasi dira. Juan de Egúiak Marolari eskatu dio berarentzat lan bat egiteko Leandro konbentzitu dezala.  Verdier-i ez zaio ondo iruditzen Marola tartean sartzea, ez eta Simposoni ere, negozioan sartua dagoen beste eskarmentudun marinelari. Leandrok bere maitasuna aitortzen dio Marolari. Antiguak Marolari aurpegiratzen dio herriko gizon guztiak beragatik zoratuta daudela.  Juan de Eguia berriro ere azaltzen denean, oso zakar tratatzen du Marola, eta Abel ,alferrik, bera laguntzen saiatzen da.

Bigarren ekitaldia

Hurrengo egunean, tabernan, oso giro zalapartatsuan, Marolak abesti eder bat abesten du, eta jarraian Juan de Eguiak beste bat abestu du. Abelek herriko guztiak  Juan de Eguiaren kontra jarri nahi ditu, eta Marolarekin izan zuen jarrera zakarra kontatzen die. Leandrori deitu diote. Bitartean, Simpsonek Leandrori esaten dio, Marolaren bitartez negozio iluna proposatuko diotela; kontrabandoko kokaina kontua arriskutsua. Leandrok eta Marolak elkar topo egin dute, eta Leandrok erraztasun ugari eskaini dizkion arren, Marolak gaia saihestu du. Antiguak, izandako jarreragatik barkamena eskatzen dio Marolari eta  Leandrok Juan de Eguíaren jokaeraz jabetu zen.  Asko haserretu zenez, Marolak egia esan behar izan zion: Juan de Eguía bere aita da, eta ez du nahi Leandro berarekin lehian aritzea. Leandrok aitortzen dio badakiela kokainaren negozioarena eta tartean sartzeko prest dagoela esaten dio. Marolak lagunduko diola esaten dio eta kai-muturrean elkartuko dira.  Abel, Marola eta Ripalda Juan de Eguíarengana joan dira bere jokaeraz errieta egitera, baina Leandro tabernariaren alde jarri da, eta merkantziak jaso ere jasoko dituela esan du. Abel bere onetik aterata dago baina ez da ezer ere egiteko gai.

Hirugarren ekitaldia

Marolak eta Leandrok kokaina jaso dute. Enbatak harrapatu die eta euren itsasontzia desagertu da. Chinchorrok zer gertatu ote den pentsatzen dabil, eta Ripalda bere baitan, pozik dago berarentzat konpetentzia handia suposatzen duen  taberna itxiko dutela pentsatzen duelako. Marolari pasa zaionagatik etsiak jota dago Juan de Eguía,  eta publikoki adierazi du Marola bere alaba dela, berarentzat hain aita txarra izateagatik  damututa. Simpsonek berri onak dakartza: bikotea salbu dago, baina karabinero talde batek atxilotu ditu. Juan de Eguíak bere burua errudun aitortzen du eta kartzelara eramaten dute. Marola eta Leandro aske utzi  dituzte..

EGITURA

Sorozabal La Tabernera del Puerto zuzentzen, 1972-11-17

I Ekitaldia

  • 1. zenb. : Abel eta abesbatza “Eres blanca y hermosa”
  • 2. zenb.: Verdier, Juan de Eguia eta Simpson  “Hace días te esperaba”
  • 3. zenb.: Antigua eta Chinchorro “Ven aquí camastrón”
  • 4 zenb.: Duoa. Marola eta Leandro “¡Todos lo saben”
  • 5. zenb.: Marola, Antigua, emakumeen abesbatza eta Leandro  “Aquí está la culpable”

II Ekitaldia

  • 6. zenb.: Marola, Juan, Simpson eta gizonen abesbatza “Eres blanca y hermosa”
  • 6b. zenb.: Erromantza. Marola “En un país de fábula”
  • 6c. zenb.: Erromantza. Juan de Eguía “La mujer de los quince a los veinte”
  • 7. zenb.: Erromantza. Simpson eta hiru marinel beltzak “¡Despierta, negro, que viene el blanco!”
  • 8. zenb.: Erromantza. Leandro  “¡No puede ser! ¿Esa mujer es buena!”
  • 9. zenb.: Tertzeto komikoa Marola, Abel eta Ripalda “Marola resuena en el oído”
  • 10. zenb.: Juan de Eguía eta Marola “De aquel amor olvidado”
  • 10b. zenb.: II ekitaldiaren amaiera (Marola, Juan, Leandro, Marinel abesbatza, Abel eta Simpson)  “¿Padre, deja que te bese!”

III Ekitaldia

  • 11. zenb.: Duoa. Marola eta Leandro  “¿No escuchas un grito…?”
  • 12. zenb.: Abel “En la taberna del puerto” (errezitazioa) “¡Ay que me muero!”
  • 13. zenb.: Juan de Eguia eta abesbatza  “¡No, no te acerques”
  • 14. zenb.: Amaiera (Marola, Leandro, Juan, Simpson, Emakume eta gizonen abesbatza)  “Son ellos, era verdad”

ESTREINALDIA

Tivoli antzokia, Bartzelona – 1936.04.06

Int.: Conchita Panadés (Marola), Marcos Redondo (Juan de Eguía), Aníbal Vela (Simpson), Faustino Arregui (Leandro), Estrella Rivera (Abel), María Zaldívar (Antigua), Trinidad Rodríguez (Menga), Pepita Fontría (Tina), Joaquín Valle (Chinchorro), Antonio Palacios (Ripalda), Antonio Ripoll (Verdier), Manuel Murcia (Fulgen), Manuel Lopetegui (Senén), Francisco Sanz (Valeriano)