LA DEL MANOJO DE ROSAS (1934)
Anselmo Carreñok eta Ramos de Castrok, Moreno Torroba musikagileari eskaini zioten libretoa, baina berak ezezkoa eman zien. Sorozabalek onartu zuen baina moldaketa batzuk egiteko baldintzarekin. Berarentzat arruntegiak ziren zenbait eszena kendu zituen, eta beste berri batzuk sartu zituen. Bi ekitaldi dituen madrildar sainetea, genero hau hain arrakastatsua ez zen une batean estreinatu zen.
Sorozabal egoeraz ohartzen zen, baina bere aburuz sainetea bizirik zegoen oraindik ere. Aurreko batean Madrilen Adiós a la Bohemia estreinatu zen, eta obra hau berriz Madril garaikidean kokatzen zen. 1934ko zati garrantzitsu batean obra honetan buru belarri lanean egon zen.:
“… Traté de cuidar mucho el estilo, la unidad musical de toda la partitura. Me propuse hacer una música sencilla, espontánea, garbosa, que tuviera salero y sentimiento, con sabor popular, pero no folclórico ni populachero y que, dentro de su sencillez, los entendidos en música encontrasen huellas de modernidad…”
Ramos de Castrorekin eztabaidak izan zituen, zenbait eszena komiko arruntegiak iruditzen zitzaizkiolako. Sorozabalek askotan atzera bota zizkion bikote komikorako idatzi zituen abestiak, eta azkenean, berak pertsonalki, ijito-hizkerako hiztegia eskuan zuela, “Chinochilla de mi charnique” farruco letra idatzi zuen.
Las zarzuelas madrileñas
Estreinaldiak izandako arrakastarekin oso pozik zegoen musikagilea, eta are zoriontsuago jarri zen Pablo Sorozabal Serrano bere semearen jaiotzarekin.
FITXA TEKNIKOA
Bi ekitaldi zituen sainete lirikoa.
Libretoa: Anselmo Cuadrado Carreño eta Francisco Ramos de Castro
Pertsonaiak: Ascensión (tiplea), Clarita (tiple komikoa), Doña Mariana (aktoresa), La Fisga (aktoresa), Espasa (aktore abeslaria), Joaquín (baritonoa), Ricardo (tenorra), Capó (tenor komikoa), Don Pedro Botero (aktorea), Don Daniel (aktore abeslaria), Un ingles (aktorea), Parroquiano 1º (aktorea), Parroquiano 2º (aktorea), El del mantecao (aktorea), Un camarero (aktorea)
Orkestrazioa: I+I.I.I.+sax.I – I.I.2.0 – arp – perc – cu
Eskaintza: A mi hijo Pablo que vino al mundo a la vez que esta partitura.
ARGUMENTUA
Ekintza 1934an Madrilgo auzo batetako plazan gertatu zen. Bertan garajea, taberna eta “Larrosa-sorta” izeneko lore denda dago. Obraren hasieran, Joaquín garajeko arduraduna eta Capó bere ikastuna plazan daude; baita Espasa tabernako zerbitzaria eta Don Daniel, loradendako jabea ere.
Ascensión, Don Danielen alaba, lore-saltzailea da, eta bere langile-jatorriaz harro, soilik bere maila sozialeko gizon batekin ezkondu nahi du. Don Danielek gomendatzen dio Ricardo hegazkinlariak egin dion proposamena onartzea. Berak ordea, Joaquin mekanikaria du gustuko, eta Joaquinek ere bera maite zuen.
Ricardok Don Danielekin hitz egin eta gero, Ascensiónentzat egokiena bera dela uste du, eta lore dendara joatea erabakitzen du. Iristean, ordea, Joaquinekin topo egiten du aurrez aurre eta elkarri mehatxuka hasi dira.
Ikus gehiago
Dona María, emakume jator eta atsegina, eta Don Pedro, Botero ezizenez ezagutua den txatarra saltzailea dira Joaquinen gurasoak. Ascensiónek egunero arrosa-sorta bat eramaten dio Doña Marianari, eta ez daki Joaquinen ama dela. Ascensiónek Joaquin jauntxo baten moduan jantzita ikusi duenean, Joaquinek engainatu egin diola sentitu du. Ascensiónek sumindurik abesten du. Beranduago, Ascensión bere denda atarian eserita dagoenean, Joaquín iritsi da eta bere etxean elkar ikusi ez balute bezala piropoak esaten hasi zaio. Baina Ascensión haserre dago eta baztertzen du. Ascensiónek eta Joaquínek moztu dutela jakin duenean, Ricardo Ascensionengana hurbiltzen da eta honek senargaitzat hartzen du, Joaquín aurrean dagoenean.
Bigarren ekitaldia
Hilabete batzuk beranduago, Espasak, autobus gidaria da orain, Capó zirikatzen jarraitzen du, bere hizkuntza erabiliz. Capók jokoa jarraitzen dio eta ijito hiztegi batekin , Espasa jota utzi zuen.Capók Claritari gortea egiten dio argot faraonikoan.
Bestalde, Ascensión eta Ricardoren arteko harremana hoztuz doa. Ascensión guztiari susmo txarra hartzen dio.
Don Pedro Boterok negozio txar bat egin du eta porrot egin du enpresak. Joaquinek, oraingoan, garaje mekanikora beharragatik itzuli behar izan du. Ascensión eta Ricardoren arteko harremana hoztu dela antzeman du eta berriro ere esperantzaz bete da, eta Ascensiónenganako maitasuna aitortzen dio.
Joaquinen gurasoen hondamendiaren berri izan du Ascensionek eta Doña Marianari lore sorta bat eraman dio. Irtetzerakoan Joaquinekin topo egin du, eta honek izandako arretagatik eskerrak ematen dizkio. Iraganean bizi izandako maitasun istorio zoriontsua gogora ekarri dute goibelki.
Ricardo konturatu da hoberena Ascensión ahaztea dela, eta Espasari eskatzen dio berari esateko. Ascensiónek Claritari berdina esateko eskatzen dio. Lagunak izaten jarraituko dute. Joaquín eta Ascensión berriro ere elkarrekin daude, eta Claritak, Capók eta Espasak “arrosa-sortadunaren” zoriontasunagatik topa egiten dute.
EGITURA
I Ekitaldia
- Sarrera eta 1. zenb.: Ascension, Espasa, Don Daniel, Capo, Joaquín, Bezeroak 1eta 2 y el del Mantecao “¡Mantecao helao!”
- 2. zenb.: Duoa. Joaquin eta Asuncion “Hace tiempo que vengo al taller”
- 3 zenb.: Duoa. Ricardo eta Joaquín “¿Quién es usté?”
- 3bis. zenb.: 1 koadroaren amaiera
- 4. zenb.: Erromantza. Ascension “No corté más que una rosa”
- 5. zenb.: Duo komikoa. Clarita eta Capo “Tienes que ser dócil como un can”
- 6. zenb.: Lehen amaiera (Ascension, Joaquin, Espasa, Ricardo, Capo eta langileak) “Ascensión, ¿qué es lo que quires?”
II Ekitaldia
- 7. zenb.: Preludioa
- 8. zenb.: Duo komikoa. Clara eta Capó “Chinochilla de mi charniqué”
- 9. zenb.: Erromantza. Joaquin “No me importa que con otro”
- 10. zenb.: Duoa. Ascensión eta Joaquín “¿Que está esto muy bajo?”
- 11. zenb.: Amaiera (Ascensión, Ricardo, Capó, Espasa, Clara eta Joaquín) “¿Es que tú te has creído…?”
ESTREINALDIA
Fuencarral antzokia, Madrid – 1934-11-13
Int.: Int.: Maruja Vallojera (Ascensión), María Téllez (Clarita), Amparo Bori (Doña Mariana), Pepita Moncayo (La Fisga), Paco Arias (Espasa), Luis Sagi-Vela (Joaquín), Manuel Cortés (Ricardo), Eladio Cuevas (Capó), Vicente Gómez Bur (Don Pedro Botero), Francisco Ruiz (Don Daniel), , Rafael Gallegos (Un Inglés), Vicente Daina (Parroquiano 1º), Agustín Pedrote (Parroquinao 2º), Francisco Ambit (El del mantecao), Sr. Alfaro (Un camarero)