ADIÓS A LA BOHEMIA (1933)
Sorozábalek hamabost urte zituenean, Donostiako Principal Antzokiko biolinista zenean, Pío Barojak idatzi zuen Adiós a la Bohemia komedia paso bat antzeztu zen, komedia nagusiaren aurretik . Agerraldia Madrilgo auzo batetako kafe txiki batean ematen da. Sorozabalek berak biolinean interpretatzen duen doinua entzuten da. Aurkezpena eszenatokiaren atzealdetik ikusi zuen, eta obrarekin txunditua gelditu zen. Leipzig-en zegoenean, obra hura gogora etorri zitzaion. Pío Barojari idatzi zion, garai hartan erabat ezezaguna zena, eta Píok berarekin elkarlanean aritzea onartu zuen.
“Yo no quería estrenarla. Me figuraba que era una obra para minorías…”, hau idatzi zuen obra honi buruzko atalean, bere bizitzako oroitzapenetan..
Valdefloreseko markesak, liriko-konpainia bat zuen enpresariak, Madrilen La Isla de las Perlas obra berriro estreinatzeko baimena eskatu zion. Prestaketa lanetan ari zirenean, musikagilea Barojarekin estreinaldi bat prestatzen ari zela jakin izan zuen markesak. Markesa, apur batean minduta, jakinaren gainean jarri ez izana aurpegiratu zion. Sorozábalek ulertarazi nahi izan zion Adios a la Bohemia esperimentua soilik zela, publiko orokorraren gustukoa ez zela izango ziurrenik, baina markesak behin eta berriro estreinatu nahi zuela esaten zionez, bere proposamena onartu zuen.
"... mi mejor obra hasta ahora..."
Adiós a la Bohemia-ren biolin jolea
Estreinaldia La Guitarra de Fígaro-ren emanaldiarekin osatu zen. Gau hartan, markesak ez zituen prentsarako gonbiteak eskaini, eta ABC eta La Tierra-ko kritikariek euren sarrerak erosi behar izan zituzten. Soilik berrogeita hamar pertsonek erosi zituzten sarrerak, eta Teatro Calderón erdi hutsik zegoen. Markesak onartu zuenean baldintza haietan ezin zela obraren estreinaldia egin, ordezkari bat bidali zuen hainbat sarrerekin Bar Zaragoza-ra, Atocha-n kokatzen zena ( “local de furcias y chulos” ) eta handik gertu zegoen kuartel batetara. La Guitarra de Fígaro-ren aurkezpena hasi eta ordu erdi batera aipatutako publikoa antzokian sartu zen presaka.
“… En esas condiciones, en ese ambiente y con ese público se estrenó mi mejor obra, la que creo nada menos que es un hito en el teatro lírico español…”
Estreinaldiaren gauean Sorozábal konturatu zen obrari zerbait falta zitzaiola. Barojarekin hitz egin zuen eta libretoan zenbait moldaketa egiteko laguntza eskatu zion. Sarrera bat egin zion obraren edukia azaltzen zuena eta eskale batek abesten zuen.
.
FITXA TEKNIKOA
Ekitaldi bakarreko opera txikia.
Pío Baroja eta Pablo Sorozábal-en libretoa.
Pertsonaia nagusiak: Trini (soprano edo mezzo), Ramón (baritonoa), Eskalea (baxua), El Heraldo irakurtzen duen gizona (karikatoa), Txuloa (partichino bufoia), Tizianoren miresle bat, korua
Orkestrazioa: I+I.I.I.I – 2.2.I.0 – perc – arp – cu
ARGUMENTUA
Eszena 1900 inguruan, Madrilgo kafe baten baitan kokatzen da. Bohemio talde batetako kideak sutsuki eztabaidan ari dira, eta bitartean Ramón, aulki batetan eserita, Trini noiz iritsiko den zain dabil. Eszenan ere El Heraldo egunkaria irakurtzen duen gizon bat dago.
Antzoki-oihala zabaltzen denean Eskalea azaltzen da, eta publikoari esaten dio, hobe dela ametsetan bizitzea errealitate gordinean baino.
Gizon batek El Heraldo ozenki irakurtzen du. Familia baten zoritxarreko gertaera kontatzen du: neska batek, nahi gabe, berrogeita hamarreko billetea erre du, bere aitaren astebeteko soldata dena. Aitak haserre eta etsita, umea hiltzen du. Bere ama ume txikiari bainua ematen ari zitzaion, eta garrasia entzuterakoan atera da eta sustoagatik bat-batean hil da; bitartean ume txikia baineran ito da. Ramón etengabe ordulariari begira dabil. Iritsi da Trini, azkenean, bere atzerapenaren arrazoia bere anaia kuarteletik itzuli dela aitzakiarekin. Liskartu dira. Geroago, iraganeko kontuak gogora ekarri dituzte.
Ramónek bere sorterrira, nekazari gisa lan egitera bueltatzeko asmoa duela esaten dio, porrot egin duela sentitzen du. Trinik gogoratzen dio lehen guztiek esaten ziotela margolari famatua izatera helduko zela, eta behin margotu zion margolanagatik galdetzen dio. Ramónek esaten dio erre egin zuela eta ez dituela bere pintzelak berriro ere hartu nahi. Ramónek paseotxo bat ematera joatea proposaten dio, baina Trinik bere bila joango den Milagrosen zain gelditu behar duela esaten dio.
Milagros chuloarekin azaltzen da. Ramónek maitasun sualdian, Triniri ez uzteko eskatzen dio, baina Trini chuloarekin doa, eta joan aurretik iragana ahaztea hobe dela esaten dio.
Ramón bere atzetik joateko altxa da, baina El Heraldo irakurtzen ari den gizonak esaten dio, Trinik nahi izango ez balu, ez litzatekeela chuloarekin joango.
Ramón paseo bat ematera joaten da eta berriro ere Eskalea azaltzen da, “ “Errealismoa!, Errealismoa! Goibel eta garratza. Hobe da ametsetan bizitzea!.
EGITURA
Orkestraren sarrera — “¡Señoras, señores! Yo, poeta fracasado” — Bohemioen korua: “El Greco, Velázquez, Goya, esos son pintores”– El Heraldo irakurtzen duen gizonaren txotisa: “Al volver cansado a su buhardilla” — Eskalearen erromantza: “Absurdo, Absurdo, ya estamos en primavera” — Ramón “Si no vendrá” eta Triniren sarrera: “Chico no pude antes” — Ramón eta Triniren duoa: ” Dime… ¿qué has hecho de aquel empleo que buscabas?” — Piano eta biolinaren interludioa: “Esta música,cómo me recuerda aquellos tiempos!” — Triniren erromantza: “Y aquella tarde que fuimos a la Moncloa” — Ramonen erromantza: “El poeta pobre, bohemio y truhán” — Emakumeen korua: “¡Noche! Noche, triste y enlutada como mi negro destino” — Ramón eta Triniren duoa: “¡No, Trini, no!” – Txuloaren sarrera eta Triniren agurra: “Buenas… Conque… ¿vienes o no? —Amaiera: “¡Realismo! ¡Realismo! Cosa amarga”
ESTREINALDIA
Lehen bertsioa: Arriaga antzokia, Bilbo – 1933.11.16; Calderón antzokia, Madril – 1933.11.21; Victoria Eugenia antzokia, Donostia – 1933.11.23.
Int.: Conchita Bañals (sopranoa), José Mª Aguilar (baritonoa)
Bigarren bertsioa: Reina Victoria antzokia, Madril – 1945.11.20.
Hirugarren bertsioa: Zarzuela antzokia, Madril – 1972.05.17