PEPITA JIMÉNEZ (1964)
Isaac Albenizen jatorrizko opera Money Couttsen libretoan oinarritua.
Pablo Sorozábalen orkestrazioa eta libretoaren moldaketa gaztelerazko textuarekin. “San Antonio de La Florida”ren instrumentazioaren ondoren opera honen ikasketan buru belarri hasten da Pablo Sorozabal. Bere esanetan “Pepita Jiménez operak kalitate handiko musika ederra dauka…, baina beste alde batetik antzezlanen efektuak, melodikoki ahotsak erabiltzeko moduan akatsak ditu….Testuaren inguruan… moldaketa librea zen egiten zena…” Bere memorian esaten duenez, orkestraren basea mantenduz abestutako zatia aldatzen du, melodia berriak sartuaz. Libretoa gaztelerara pasatzen du eta orrialde batzuk konposatzen ditu argitaratutako bi partiturak elkartzeko (Pariseko pianorako partitura eta orkestrarako Alemanian egindako partitura). Azkenik istorioaren bukaera ere aldatzen du izaera tragikoa emateko.
Obra honen estreinaldia Lolita Rodriguez Aragonek eskatzen dio. “Los Amigos de la Ópera”-k antolatutako lehengo denboraldian estreinatzen da kritikaren aldetik arrakasta izugarria lortuz. Hala ere bi emanaldi besterik ez zituen izan.
Estreinaldia ikusi ondoren, Sorozabalen iritziz obrari bi eszena falta zaizkio: tenorearen erromantza bat eta Pepitaren pertsonaiak bukaeran bere zoritxarra abesten zuen amaiera bat. Aldaketa hauek Columbia diskoetxeak Pepitaren paperean Teresa Berganzarekin grabatutako diskoan jasoak geratu ziren.
FITXA TEKNIKOA
Opera hiru ekitalditan
Isaac Albéniz – Pablo Sorozabalen musika
ahotsak – korua – 2+I.2+I.2+I.2 – 4.3.3.I – Harp – perK – haria
ESTREINALDIA
Zarzuela Antzokia, Madril – 1964.06.06
Interpreteak: María Clara de Alcala, Pilar Lorengar (Sopranoa), Alfredo Kraus (Tenorra), Raimundo Torres, Antonio Campo, Julio Catania ; Pilar Lopezen Balleta