
Decca-rekin kontratua eta Enrique-aren garaia
Fabrikak hazten jarraitu zuen eta 1942ko apirilean lantegian piso bat altxatzea eskatu zuten inpresiorako areto bat kokatzeko. Muñoz Barojak arkitektoak sinatutako proiektua izan zen, baina 1944ko martxora arte ez zieten lizentzia eman.
Decca-rekin kontratua 1943ko maiatzaren 18an Edward Roberts Lewis, “The Decca Record Company Ltd.”-ren zuzendaria, eta Juan Inurrieta y Ordozgoitiren artean sinatu zen. Baina litekeena da akordio honetako egilea Enrique Inurrieta izatea, denboraldi luze batean matrizeak Londresetik Donostiara beraien fabrikaziorako eraman baitzituen.
Juan Inurrieta merkataritzarako sen handiko gizona baina ezagutza musikal eta tekniko gabeko gizona zen. Laster konturatu zen etorkizunean enpresaren zuzendaritzak prestakuntza handiko pertsona bat behar izango lukeela eta horregatik, bere seme bakarra, Enrique, negozioaren buruan bere oinordekoa izateko, ingeniaritza ikasketetarantz zuzendu zuen.



Enrique-k bere ikasketak Marianistas-etan eta beranduago Deusto-ko Unibertsitateanegin zituen. Injineru bezala bere heziketa bukatu ondoren, bere ikasketak Suitzako fabrika batean osatu zituen, ondoren Inglaterrara joan zen, Londreseko Decca-n praktikak egin zituelarik. 1945 inguruan, 2. mundu-gerra bukatu ondoren, Enrique Inurrieta Donostiara itzuli zen eta bere aitarekin ondoan enpresan lanean hasi zen. Horrela jarraitu zuen, 1958ko ekainaren 9an bere aita hil arte. Enrique bereziki gauza teknikoetaz arduratzen zen eta grabazioak egiten hasi zen.
1947ko urtarrilaren 17an, Juan Inurrietak udalbatzari, Udalari enkante publikoaren bitartez lortutako orube batean, lantegiaren aurrean eraikin berri bat eraikitzeko baimena eskatu zion. Hasieran proiektuak soto bat, beheko solairua, lehen pisua eta bigarrenaren zati bat bakarrik zeuzkan. Baxua, biltegia eta materialaren prestaketa eta bilgarria izatera zuzendu zen, lehen pisuko zati batean sozietatearen bulegoak jarri ziren eta bi solairuko altuera zuen beste erdia, bolumen zabalarekin orkestrak eta koruak jarri ahal izateko, inpresioak egiteko izan zen. 1953an biltegirako eta materialaren gordailurako hirugarren solairua eraiki zen eta baita familia bizi izango litzatekeen etxebizitzetarako beste bi gehiago.
Juan heriotzak ustekabean harrapatu zuen (1) Soraluzerako bidean. Iadanik bere emaztearengandik bananduta, 1940tik lantegiko enplegatu bezala ezagutuko Mª Cruz Goñi bere lagun sentimentalarekin bizi zen. Juanek empresa bere seme Enriquearen eskuetan uzteko asmoarekin testamentua berregitea pentsatu zuela adierazi zion hil baino pixkat lehenago, baina bat-batean, zentzerakoan, bere emakume legitimoa enpresarekin geratu zen. Juana Darrosez-ek, bere alargunak, Tomas Torala, Aurora lehen alabaren senarra, testamentu-betearazlea izendatu zuen, eta honi enpresaren akzioetako gehiengoak eman zizkion. Hau guztiak, zauri sakona utzi zuen Enriquearengan, bera baitzen, bere aitarekin batera, Columbia estatuko diskoetxe prestigiotsuenetako bat bihurtu zuena.


Enrique Columbian grabatzen hasi zenean, grabaketak bai Donostian bai Madrilen egiten ziren. Donostiako lantegian estudio bat zegoen, baina folklore, musika herrikoia eta talde txikiak grabatzeko zen. Medio gehiago behar zituzten ekoizpenak Madrilgo Barco kalean eta ondoren, Libertad kalean egiten ziren. Berrogei urteetan Pablo Sorozabalek zuzendutako zarzuela batzuk Barco kalean grabatu ziren, baina orkestra handiak grabatzeko ez zen egokia. Bertan, etxeak argitaratutako flamenkoren parte handi bat grabatu zen ere bai, hala nola, Juanito Valderrama, Marifé de Triana eta abar.
1951etik aurrera, Enriquek Ataulfo Argentarekin egin zuen akordioaren ondoren, Monumental antzokian bere kalitate handiagatik nabarmendu ziren zarzuela kopuru ugari grabatzen hasi ziren. Madrilgo zinema eta antzoki guztietan zeharreko ibilbide zabalaren ondoren eta baita akustika oneko Alcala antzokian noizean behingo grabazioren baten ondoren ere, Monumentalaren aretoa izan zen Enriquek aukeratu zuena. Enrique-ren arabera, Monumental aretoa grabazioetarako “akustika perfektua” zuen, bere muntaketak nahiko lana eman arren, besaulki guztiak kendu eta grabazioa bukatzerakoan berriro jarri behar baitzituzten. Horregatik, grabazioak goizean egin ohi ziren, Gigantes y Cabezudos zarzuelaren grabazioa izan ezik. Hau, berrogeita hamarreko hamarkadan, Orfeoi Donostiarrarekin burutu zen. Ataulfo Argenta bere zuzendariaren agenda arazoengatik, sekulako azkartasunarekin egin behar izan zen eta goizeko lauetara arte iraun zuen.
Enrique Inurrieta ezagutu zutenek interpretazioan edozein akats aurkitzeko bere entzumen bikaina nabarmentzen zuten. Ana María Iriarte bere alargun sopranoaren hitzek, adierazten dute: “Nik ezin nuen berarekin kontzertuetara joan, urduri jartzen ninduen. Hala zioen: biolontxelo hori baxu dago, fagota ez da ondo entzuten… biolinak egiten ari diren musika-esaldi horretan jar ezazu arreta… ez, ez, ez, baina orekan ez dagoela eta, ez dira bigarren biolinak entzuten… sutan jartzen ninduen”
Enrique zigilurako grabatzen den musika aukeratzeaz arduratzen zen ere eta kalitate-irizpideekin ez zetorren bat beti. Gero arrakastatsua bihurtuko litzatekeena aukeratzeko sena bere aitarengan ere jaso ahal izango zuen. Beraz, ez da kasualitatea Columbiak Julio Iglesias, Sra Montiel edota Los Bravos taldearen lehen diskoak estreinatzea eta, edozein pronostikoren aurka, “La Vaca Lechera” bezalako diskoekin salmenta errekorra izatera iristea. Julio Iglesias-en arrakastarekin batera, bazkide kubatar batzuekin fabrika bat antolatu zuten Miamin, baina negozioa ez zen ondo atera. Pixkat bat beranduago, Julio Iglesias-ek bere kontratua apurtu zuen Columbiarekin eta CBS-rekin fitxatu zuen.
Hainbat izan ziren Columbia Etxeak argitaratu zituen zigiluak. Berrogei urteetatik eta ildo zabalaz Decca zigiluaren menpe argitaratu zuen. Berrogeita hamarrean, 78 b/min.-etara ere, bere berezko zigilua, Alhambra, bultzatu zuen. Garai horretan, baina mikro-ildo diskoetan, beste zigiluen musika argitaratu zuen, hala nola Barclay zigilu frantziarrekoak, Durium italiarrakoak eta London britainiarrakoak. 1964an, Iberia zigiluarekin 45 b/min-ko diskoen argitalpena hasi zuen, Juan-ek 1936ko apirilean “fonógrafo-diskoak bereizteko” 108.118 zenbakiarekin eta 1951n, Venezuelan disko eta beste produktu batzuetarako 25.121 zenbakiarekin eskatu zuen marka.


1957ko maiatzaren 20an, Juan Inurrieta-ren heriotza baino pixkat lehenago, Columbia Disko Lantegiak bere egoitza soziala Madrilera eraman zuen eta urte bereko azaroaren 12an hiriburuaren merkataritza-erregistroan inskribatu zen, nahiz eta Donostiako lantegiak oraindik hirurogeita hamarreko hamarkadara arte jarraitu. 1963ko martxoan, administrazio-kontseiluaren idazkariak, A. Ibarrak, Columbia Disko Lantegiak sozietate anonimoak, hiriburuko Barco Kaleko 26. zenbakian helbideratuta, bere akziodun-batzordearen akordioagatik bere egoitza soziala Libertad Kaleko 24. zenbakira eramango zuela adierazi zuen.
Donostiako lantegia itxi ondoren, Columbia Madrilera behin betiko joan zenean, Enrique Philips-ekin akordiora iritsi zen ematen zizkien masters-etatik diskoak fabrikatzeko. Disko hauek, Fonogram markaz argitaratutakoak dira.
Enriquek urte askotan zehar Londreserako bere bidaiekin jarraitu zuen. Bertan, Decca-ko grabazio ugari ikusi zituen;, haien artean, Rolling Stones-enak, eta bertako lagun apartak mantendu zituen. Hirurogeita hamarrean, Columbia Disko Lantegiak oraindik konpainia britainiarrerako bere diskoak banatzen zituen Espainian.
1972ko urtarrilaren 18an Enrique Inurrietak “Eurosonik” sortu zuen Madrilen, zeinen kontseilu-burua izan zen.
1984an RCA-k Columbia, S.A. xurgatu zuen. Salmenta, Tomás Toral, bere koinatuak, burutu zuen.
(1) Juan Inurrieta 1958ko ekainaren 9an hil zen (Ritmo 295, zenb. 1958ko ekaina)