FITXA TEKNIKOA
- Musika: LUIGI NONO eta PIERRE HENRY
- Iraupena: 65 minutu
- Koreografia, jantziak eta dekoratuak: JOSÉ LAINEZ
- Muntaiaren hasiera: 1972ko ekainaren 20a
- Estreinaldia : 1972ko irailaren 14an, Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etan
Estreinaldiko interpreteak
- Mª Carmen Alcorta
- Larraitz Bajineta
- Mª Jesús Marín
- Leonor Martínez
- Mentxu Medel
- Ana Moreno
- Julio Durán
- Iñaki Landa
- Javier Legorburu
- José Ángel Pellejero
- Alejandro Pérez
- Juan Sarriegui
Zatiak
IBILLALDIA (Bidaia)
Gaur egungo sorginkeria drogaren munduan zentra daiteke. Orain ez da lehen bezala bidaiatzen, gorputzak edabe bereziekin bat eginda, baizik eta LSDaren edo antzeko drogen bidez. Satanasen maitaleak gu bezalako jendea izan daitezke, drogen bidez magia beltzaren mundu ilunetara mentalki bidaiak egiten dituztenak. Baletak bidai hori adierazten du, sorginkeriaren sinbolo tradizionalak ageri dira baletean. Gorputzek drogaren bidez ekiten diote bidaiari, eta, hala, mundu fantastiko batean sartzen dira, non naturarekin harremana duen oro desagertu egiten den. Airean ibiltzen dira, animalia fantastikoetan zamalkatzen dira, bata bestearekin igurzten dira beren energia transmititzeko, eta, pixkanaka-pixkanaka, “ahuntz arra” ordezkatuko duena aukeratzeko une gorenera hurbiltzen dira. Horrela, fantasiak beraienetako bat Satanen sinbolo gisa ikusarazten die; tunika handi bat jartzen diote, eta, ondoren, metamorfosiaren ekintzaren bitartez deabru bihurtzen da. Esan daiteke une horretan akelarrerako aukeratutako tokira iristen dela.
AGURKIZUNA (Zeremonia)
Lekua aukeratu ondoren, meza beltza prestatzen da. Palio baten azpian eta adar bat deabruaren ikur gisa hartuta, ospatzailearen ordenazioarekin hasten da ospakizuna; hautaketa sorgin zaharrak egiten du. Zeremonia gure mundutik kanpoko sexualizazio gisa irudikatzen da baletean, non ospatzailea hautatu ostean tiara gorri bat ezartzen zaion sinbolo sataniko gisa.
Berak sorgin berriak erritu tradizionalarekin iniziatzen ditu: ezkerreko titian, ezkerreko eskuan, ezkerreko oinean eta uzkiko musua eman behar diote. Zeremoniaren zati hori bukatuta, segizio satanikoak akelarrea ospatuko den eremua zeharkatzen du, prozesio gaizto batean, non imajina daitezkeen animalia zoragarrienetan bihurtzen diren. Partaideek edabe arraroak edan behar dituzte, sexualki eszitatzeko.
Aldarea zelaiaren erdian kokatzen da eta sorgin iniziatu berriak bere gorputza eskaintzen du, meza beltza bere gainean egin dadin. Jakina da meza hori meza katolikoaren irudikapen groteskoa dela. Horregatik, baletean, aldarearen barruko edertasuna eta garbitasuna zuriz jantzitako bikote batekin irudikatzen da; goialdean, berriz, aldare satanikoaren gorputz sinbolikoa dago, ospatzailea ondoan duela.
Behin meza bukatuta, ospatzailea sorgin iniziatu berriarekin harremanetan jartzen dada, ezpurutasunaren sinbolo gisa, eta bertaratutako guztiak antzeko ekitaldiak egitera gonbidatzen ditu .
Erritua akelarreetako dantza tradizionalarekin amaitzen da. Bizkarra emanez eta eskuak elkarri emanda, dantza frenetiko bat hasten dute, eszitatzesn dieten garrasi eta ejuekin, akelarreko eromenera pasatzeko.
AKELARRE (El sabbat)
Erritu horretan irudika daitekeen guztia egiten da, eta benetako orgia bihurtzen da.
• 2. 72-09-15 20,00 Arriaga Antzokia – Bilbao
• 3. 72-09-16 20,00 Gayarre Antzokia – Iruña
• 4. 72-09-16 23,00 Gayarre Antzokia – Iruña
• 5. 72-09-21 20,30 Kursaal Antzokia – Donostia
• 6. 72-09-22 20,30 Kursaal Antzokia – Donostia
• 7. 72-09-23 20,30 Kursaal Antzokia – Donostia
• 8. 72-09-24 20,30 Kursaal Antzokia – Donostia
• 9. 72-09-25 20,30 Kursaal Antzokia – Donostia
• 10. 72-09-26 20,30 Kursaal Antzokia – Donostia
• 11. 72-09-27 20,30 Kursaal Antzokia – Donostia
• 12. 72-09-30 20,00 Principal Antzokia – Gasteiz
• 13. 72-09-30 23,00 Principal Antzokia – Gasteiz
• 14. 72-10-11 22,45 Teatro Aitor – Hernani
• 15. 72-10-20 20,30 Gran Cinema Antzokia – Algorta
• 16. 72-10-31 23,00 Capsa Antzokia- Bartzelona
• 17. 72-11-01 19,00 Capsa Antzokia- Bartzelona
• 18. 72-11-01 23,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 19. 72-11-02 19,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 20. 72-11-02 23,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 21. 72-11-03 23,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 22. 72-11-04 19,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 23. 72-11-04 23,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 24. 72-11-05 19,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 25. 72-11-05 23,00 Capsa Antzokia – Bartzelona
• 26. 72-11-17 2 2,00 Antzerkiaren institutua – Bartzelona
• 27. 72-12-07 22,45 Casino Antzokia- Granollers
• 28. 72-12-08 22,00 Izarraitz pilotalekua – Azpeitia
• 29. 72-12-20 23,00 Menacho Antzokia – Badajoz
• 30. 73-01-01 18,30 Pilotalekua – Markina