José Lainez eta Concha Martínez

Concha Martínezek eta José Lainezek, José Uruñuela maisuarekin hasi zituzten dantza-ikasketak, eta geroago Donostiako Musika Kontserbatorioko akademia ofizialean sartu ziren.

Herbehereetako Errege Konpainiak Santanderren kontratatu zituen Espainian emango zituen emanaldi batzuk zirela medio, eta herrialde horretara joan ziren, eta Herbehereetako konpainian  sartu ziren.

Debuta egin zuten Igor Printzearen Dantzak lanean, eta, ondoren, Carmen, Don Juan, Rigoletto, Fausto eta Hoffman-en Ipuinak operetako solistak izan ziren.

Herbereetan egon eta urtebetera, eta opera tradizional eta modernoko errepertorioa interpretatu ondoren, Konpainia Handian sartu ziren. Balet klasikoko errepertorio guztia dantzatu zuten: Beltxargen Lakua, Petruschka, Suzko txoria, Loti Ederra, Shilfides, Romeo eta Julieta, Sonámbula, C sinfonia, Mozarten 29. suitea, La Valse, Graduatuen dantza, Kontzertu Barrokoa, Kupidoren kapritxoak, Estudios, Blanc-en Suitea, Serenade….Irakasle hauekin ikasteko aukera izan zuten: N. Orlhoskaya, I. Belskhy, N. Kirssanowa, N. Beriozov, G. Skivinne, J. Tharas, D. Lichine, R. Hynd, J. Tchikvaise, H. Molave Lander.

Klasikoarekin batera errepertorio modernoa ere interpretatzeko aukera izan zuten, eta  José Lainezek konpainiaren dantza modernoko bigarren bakarlari postua lortu zuen. Estilo honetako lan hauek interpretatu zituezten: The Bull, Chamaleons, The disgenothen, Mahai Berdea, Jungle, Labyrinh, Hiladko mutilari monumentuao, Night Island, Requiem sinfonia, The Prodigal Son, Shirah, Short Circuit, Stone and Shell, 4x4 Bariazioak, Visivility… by Chance, The Witch-boy, Cumuleren, Dacapo, Ein auto Fhinlandes, Ama uds. a Bach, eta balet kopuru handi batean ere parte hartu zuten. Horrek, hainbat irakaslerekin ikasteko aukera eman zien: M. Sparemblek, Rudi van Dantzig, R. Kaesn, P. Lang, H. Tomaszewsky, B. Macdonald, C. Drzewiecki, K. Stuyf, Joinoff,

 

Herriz herri ibili ziren konpainiarekin, eta munduko antzoki onenetan aritu ere: Paris, Zurich, Geneva, Amberes, Brusela, Kalrshue, Kolonia, Mhunchen, Rotterdam, Amsterdam, La Haya, Madril, Bartzelona, Merida, Malaga, Lisboa, Oporto, Coimbra, Estoril, Buenos Aires, Lima, Bogotá, Mexiko, Puebla… .

Azkenik, Donostiara itzultzea erabaki zuten, eta ANEXA konpainia sortu zuten.

ANEXA dantza modernoko talde bat zen, eta bertan koreografoak, dantzariak eta taldea osatzen zuten pertsona guztiak Balet Garaikidearen esparruan mugimendu artistiko berri bat sortzen saiatu ziren.

Honako errepertorioa landu zuten: Aker, Anexa, Metaphoras, Visión tras un cristal opaco, Telik, Hijos del Silencio, Momentos Vascos, Volvox, Cuarteto para ocho + uno, Salamandra blanca, La Consagraciónd e la Primavera, Sombra, Sinfonietta, W.C. Perdiopus Romosos.

M. J. Marín, I. Landa, C. Martínez, A. Marco, J. Legorburu, A. Mendizabal, E. García Asensio, J. Lainez, A. Landaberea, M. Medel

M. J. Marín, I. Landa, C. Martínez, A. Marco, J. Legorburu, A. Mendizabal, E. García Asensio, J. Lainez, A. Landaberea, M. Medel