FITXA TEKNIKOA
- Musika: BERLIOZ eta KABELAC
- Iraupena: 14 minutu eta 50 segundu
- Koreografia, jantziak eta dekoratuak: JOSÉ LAINEZ
- Muntaiaren hasiera: 1972ko maiatzaren 8a
- Estreinaldia: 1972ko maiatzaren 25ean, Donostiako Printzea antzokian, 20:00etan
Interpreteak estreinaldian
- Larraitz Bajineta (Julieta)
- Iñaki Landa (Romeo)
- Julio Durán (Mercutio)
- Javier Legorburu (Teobaldo)
- Alejandro Pérez (Nodriza y Cura)
- Mª Carmen Alcorta
- Mª Jesús Marín
- Leonor Martínez
- Ana Moreno
- José Ángel Pellejero
- Juan Sarriegui
Romeo eta Julietaren historia sinplifikatu dut. Horretarako, bost pertsonaia garrantzitsuenetan jarri dut arreta: Romeo, Julieta, Tebaldo, Mercuccio eta Fray Lorenzo. Pertsonaiak errealagoak dira, baita haien maitasuna eta arazoak ere, hainbesteko mitifikaziorik gabe. Istorioan, Romeo eta Julieta infernuan berraragiztatzen dira, eta, azkenean, istorioa gure garaian errepikatzen da. Egia esan, garai guztiek izan dituzte bi pertsonaia sinboliko horiek; horregatik bi munduak ordezkatzen dira, Shakespearerena eta gaur egungoa.
José Lainez
(…) Balet honen mezua benetan samingarria da. Romeo eta Julieta hilerri batean berraragiztatuta azaltzen zaizkigu; orain ez dituzte lehen zituzten oztopo sozial eta familiarrak, eta elkar maitatzen dute, maitasun klasikoa baino gizatiarragoa, maitale ospetsuari egozten zaion espiritualtasunik gabe. Berez diren moduan azaltzen dira: gizona eta emakumea. Orohar, istorioa errepikatu egiten da, eta gorrotoa eta indarkeria, maitasuna baino indartsuagoa dela erakutsiko dute.
Anexak aurkezten digun istorioa benetan hunkigarria da: pasioa, adimena eta arrazoia baino handiagoak dira. Baletaren amaiera ere horrelakoa da (muntaia bitxi eta originalarekin). Amaiera aurreratu nahi ez badut ere, esango dut baleta gaur egungo garaian bukatzen dela, historia berarekin hasiz, eta ikusleak nahi duen amaiera emanez.
Xabier Alai
© Argazkiak: Juan Ángel Arrieta
“ROMEO Y JULIETA PERDIDOS EN LA SOMBRA” emanaldiak
- 72-05-25 20:00 Principe Antzokia – Donostia
- 72-05-26 20,00 Principe Antzokia – Donostia
- 72-05-27 20,00 Kiroldegia – Gasteiz
- 72-05-26 20,00 Principe Antzokia – Donostia
- 72-05-27 20,00 Kiroldegia – Gasteiz
- 72-06-03 22,30 Anaitasuna pabiloia – Iruña
- 72-07-01 Antzoki Zaharra – Irun
- 72-07-13 20,00 Rosalía de Castro antzokia – Coruña
- 72-07-13 23:00 Rosalía de Castro antzokia – Coruña
- 72-07-14 20:00 Jofre antzokia – El Ferrol del Caudillo
- 72-07-14 23,00 Jofre antzokia – El Ferrol del Caudillo
- 72-07-17 19,30 Antzoki Nagusia – Santiago
- 72-07-17 23,00 Antzoki Nagusia – Santiago
- 72-07-19 20,00 Malvar Antzokia – Pontevedra
- 72-07-19 23,00 Malvar Antzokia – Pontevedra
- 20-07-72 1 9,45 Losada antzokia – Ourense
- 72-07-20 23,00 Losada antzokia – Ourense
- 72-08-17 23,30 Trinitate plaza – Donostia
- 72-08-19 23,30 Trinitate plaza – Donostia
- 72-08-20 20,30 Trinitate plaza – Donostia
- 72-08-30 20,00 Antzerki Handia – Burgos
- 72-08-30 13,00 Antzerki Handia – Burgos
- 72-09-10 22,30 Bikario plaza – Hondarribia
- 72-09-13 21,30 Eslesa zinema-aretoa – Legazpi.
- 72-11-09 22,00 Antzerkiaren Institutua – Bartzelona
- 72-11-17 22,00 Antzerkiaren Institutua – Bartzelona
- 72-11-25 22,30 Zirkulu Katolikoa – Badalona
- 72-12-07 22,45 Kasino Antzokia – Granollers