PREZIOA: 5€

SARRERAK

PREZIOA: 5€

SARRERAK

ZUBILLAGA, Ainhoa

Donostian jaioa (1964), San Inazio Abesbatzan abesten hasi zen, ondoren Donostiako Orfeoian sartzeko. Edurne Aguerriren zuzendaritzapean kantu ikasketak osatu zituen eta Holandan hobekuntza ikastaroak egin zituen Rita Adams eta Diane Forlanorekin.

Musikverein (Viena), Halle aux Grains (Toulouse), Teatro Real, Auditorio Nacional y Teatro Monumental (Madril), Donostiako Musika Hamabostaldia, A Coruñako Mozart Jaialdia, Nantesko Jaialdia, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean parte hartu izan du, eta Errusia, Letonia, Lyon, Toulouseko Kapitolioa, Viena, Galizia, Balear Uharteak, Bilbo, Euskadi, Asturiasko Printzerria, Galiziako Errege Philarmonia, eta RTVE orkestra ospetsuen aurrean, abestu izan du. Honako artista handi hauekin partekatu du agertokia: Álvarez, Arteta, Bros, Burchuladze, Gavanelli, Gustafson, Hendrick, Jaho, Kunde, Machado, Millgramm, Montagüe, Moreno, Mosuc, Neves, Nuci, O ‘Neill, Pieczonka, Prokina, Rucinski, Rydl, Streit edo Zajick, eta Ceccato, Gómez Martínez, Griffiths, Guerrero, Kout, López Cobos, Mena, Víctor Pablo Pérez, Pletnev, Pons, Ros Marbá, So, Traub, Wilson eta abarren gidaritzapean.

Opera-arloan, OLBEren ekoizpenetan, Musika Hamabostaldian, Las Palmaseko opera-denboraldietan, Malagan, Madrilgo Errege Antzokian, Lyongo auditorioan eta Toulouseko Halle aux Grainsen parte hartu izan du.

Errepertorio zabala jorratzen du bai errezitaldietan, bai kontzertu sinfonikoetan eta Oratorioetan. Hainbat disko grabatu ditu zigilu ezberdinetarako, eta bakarlari gonbidatu gisa parte hartzen du antzinako musikako hainbat talderekin.

 

SALVADOR, Iñaki

Donostian jaio zen (1962), eta José Antonio Medina eta Jesús González Alonso piano-jotzaileekin edo Francisco Escudero konpositorearekin ikasi zuen. Musika modernoari eta jazzari dagokionean prestakuntza autodidakta izan zuen.

Estatuko jazz-musikari nagusiekin eta nazioarteko hainbat musikarirekin kolaboratu du, eta hainbat jaialditan eman ditu kontzertuak, besteak beste, Euskal Herriko lau jaialditan — Donostian, Gasteizen, Getxon eta Baionan —, Madrilen, Bukaresten, Quiton eta Guayaquilen, Manchesterren eta Berlinen. Bere musika pianoan aurkeztu zuen New York hirian.

15 disko argitaratu ditu lider gisa eta ehundik gora kolaboratzaile gisa era askotako proiektuetan, nahiz eta bereziki azpimarragarria den Mikel Laboarekin zuen harremana, artista horrekin 25 urtez jarraian lan egin baitzuen.

I. Tete Montoliú Saria eta hainbat sari jaso zituen hainbat jaialditan bakarlari gisa — Donostiako Jazzaldia Saria barne (2020) —, baita Jazz entre amigos telebista saio historikoagatik emandakoa ere.

Zinemarako, antzerkirako, telebistarako eta dantzarako musika konposatu du, Max sarietako finalista izan da birritan, eta Vaivén-Teatro y Música plataformako zuzendarikidea da, Ana Pimenta aktore eta ekoizlearekin batera.

Bartzelonako Taller de Musics eta l ‘Aula de Música Moderna i Jazz ikastetxeetan, Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegian, Donostiako Udal Musika Eskolan eta Jazzle akademian irakasle izan da, eta, gaur egun, Piano-Jazz irakaslea da Musikenen.

 

SAITUA, Olatz

Bilbon jaio zen (1967), eta Deustuko Ikas-Ume haur abesbatzako eta Bilboko Koru Elkarteko abesbatza mistoko kide izan zen. Aldi berean, gitarra eta kantu ikasketak egin zituen J. C. Arriaga Kontserbatorioan. Carlo Bergonzirekin kantu ikasketak zabaldu zituen Sienako Chigiana eta Bussetoko Verdiana akademietan, eta K. S. Wilma Lippekin Salzburgoko Mozarteumen, non Opera espezialitatean graduatu zen.

Salzburgoko Landestheater eta Essseneko Aalto Theater konpainietako kide izan zen 11 denboraldiz. Era berean, Gran Teatre del Liceu-ren hamar produkziotan parte hartu zuen, baita Madrilgo Teatro Real, OLBE, Oviedo, A Coruña, Valladolid, Tenerife, Cosenza, Jesi, Gelsenkirchen, Florencia edo Bonn-eko aretoetan aritu zen. Gilda, Nannetta, Óscar, Olympia, Tytania, Gretel, Marzelline, Susanna, Despina, Zerlina Papagena, Barbarina, Gasparina Frasquita, Amore eta beste hainbat paper antzeztu ditu, operan zein errepertorio sinfonikoan, Pons, Andrew Davis, Salonen, Mena, Encinar, Víctor Pablo, Haider, De Billy, Nielbecsen, Frühk maisuekin.  Besteak beste, honako obra hauek interpretatu ditu: Exsultate Jubilate, Koroatzearen Meza, Mozarten, Faureren eta Brahmsen requiemak, Vivaldi eta Poulencen Gloria, Fallaren Maese Pedroren erretaula, Mahlerren 2. eta 4. sinfoniak, Mendelssohnen Lobgesang, Bachen San Juanen Pasioa eta Meza Si minorrean, Händel-en  Messiah eta Das Alexander Fest, Orff-en Carmina Burana, etab.

Hainbat errezitaldi eskaini ditu pianoz eta gitarraz lagunduta, eta grabazio askotan parte hartu du, hala nola Sorozabalen Juan José, Intxaustiren Lide ta Ixidor, Carmen, David del Puerto, Tomás Garbizu, Iñaki Salvador, Aita Donostia, J. M.ª Iparragirre edo Pablo Sorozabalen abestiak. Bilboko Kontserbatorioko kantu irakaslea da.