PREZIOA: 5€

SARRERAK

 

PREZIOA: 5€

SARRERAK

 

Arruabarrena, Maite

Jaiotzez Errenteriakoa izanik, 1989an Toti dal Monte (Treviso, Italia) Nazioarteko Kantu Lehiaketan 1. saria lortu zuen, eta jarduera liriko garrantzitsu bati ekin zion, hainbat kontzertu-aretotan kantatzera eramango zuena: Madrilgo Teatro Real y de la Zarzuela, Bartzelonako Liceu, Sevillako Maestranza, Malagako Cervantes, Las Palmaseko Pérez Galdós, Oviedoko Campoamor, Bilboko Euskalduna eta Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Kursaal, bai eta Mexiko Hiriko Arte Ederretan, Montpellierreko Théâtre de la Comédie, Parisko Cité de la Musique, Comunale di Treviso eta Rovigo, Messinako Vittorio Emanuele, eta Estrasburgo, Luzerna, Lugano, Cesare Pollini (Padua), Concertgebouw (Amsterdam), Konzerthaus (Viena), Lincoln Center (New York), Gulbenkian eta Centro Cultural de Belem (Lisboa) eta beste hainbat auditorioetan aritu da. Kataluniako Capella Reial taldeko kide izan da eta errepertorio barrokoa eta errenazentista interpretatzen espezializatutako talde askorekin kolaboratu du.

Peter Maag, Sir Neville Marriner, Alberto Zedda, Christopher Hogwood, Claudio Scimone, Iván Fischer, Theodor Guschlbauer, Giuliano Carella, Víctor Pablo Pérez, Miguel Ángel Gómez Martínez, Philippe Herreweghe, Franz Brüggen, Jordi Savall edo Andreas Spering bezalako zuzendari ospetsuen gidaritzapean abestu du, eta grabazioak egin ditu Astrée Auvidis, Accentus, Alia Vox, Naxos, Tritó, Elkar eta Claves zigiluentzat.

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian kantu irakaslea da sortu zenetik.

García de Salazar, Susana

Gasteizen jaio zen 1972an, eta Jesus Guridi Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak. Erdi mailako pianoa amaitu ondoren, Basileako Musikhochschule-ren beka jaso zuen, eta P. Efler eta A. Oetikerrekin jarraitu zuen ikasten. Lied eta ganbera-musikaren munduarekiko zuen interesak A. Guttmanekin korrespondentzia eta I. Monyghettirekin ganbera ikasketak egitera bultzatzu zuen. Espainiara itzulita, R. Requejo piano-jotzailearekin lanean jarraitu zuen, piano-laguntzaile errepertorioarekin duen lotura sendotuz.

Bere grabazioa, Paisajes del recuerdo (Harmonia Mundi, 2006), Carlos Mena kontratenorrarekin eta XX. mendeko euskal musikari eskainia, publikoak eta kritika espezializatuak goraipatu zuten.

Donostiako Kursaalean, Bilboko Euskalduna Jauregian eta Arriaga Antzokian, Gasteizko Principal Antzokian, Salamancako Fonseca Auditorioan, Leongo Auditorioan, Zarzuela Antzokiko Lied Zikloan eta Madrilgo Auditorio Nazionalean, Donostiako Musika Hamabostaldian, Errenteriako Musikasten, Sevillako Joaquín Turina Aretoan, Las Palmas Kanaria Handikoko Pérez Galdós Antzokian, Nanteseko Folle Journé Jaialdian, Lisboako Festa da Música Jaialdian eta beste hainbat areto eta jaialditan jo izan du.

Berriki, argitaratu gabeko emakume musikagileen lana ikertu eta interpretatzeko lan garrantzitsua egin du. Lan hori CD formatuan argitaratu zen 2020an, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, Inéditas: la voz invisible de las compositoras izenburupean.

 

 

 

ITURRIAGAGOITIA, Aitzol

1975ean Eibarren jaioa, Zakhar Bronekin ikasi zuen Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan, baita Kolja Lessingekin ere Leipzigeko Musikhochschulen, Ingolf Turbanekin Stuttgarten eta Hatto Beyerlerekin Hannoverren. Lublin-eko  Henryk Wieniawski eta European Broadcasting Unionen biolinerako lehiaketetan saritua, bakarlari gisa aritu da Dominikar Errepublikako Orkestra Nazionalarekin, Vogtland Philarmonierekin, Mittelsächsischen Philharmonierekin, Euskadiko Gazte Orkestrarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestrarekin eta Reina Sofía Ganbera Orkestrarekin, Lord Yehudi Menuhinen zuzendaritzapean eta Lorin Maazelekin batera.

Christian Zacharias, Gidon Kremer, Heinz Holliger, José Luis Estellés, Asier Polo, Mariana Sirbu, Marie-Elisabeth Hecker, Edicson Ruiz, Giovanni Bellucci, Kolja Lessing, Andoni Mercero, Marta Zabaleta, Alberto Rosado, Mate Bekavac, David Apellaniz, Luis Fernando Pérez eta Enrique Bagaría bezalako artistekin partekatu du agertokia.

2019an, Enrique Bagaria pianistarekin batera, Debussy, Janáček eta Straussen biolin eta pianorako sonatak biltzen dituen CDa aurkeztu zuen, eta 2020an, IBS Classicsentzako Fin du Temps, Messiaen eta Takemitsuren lanekin.

Asia, Latinoamerika eta Espainian eskola magistralak eman ditu, eta, gaur egun, kontzertu-jarduera eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin irakasle gisa egiten duen lan pedagogikoa uztartzen ditu.