Mariaren Bihotza Abesbatza

50 ahots nahasiz osatutako abesbatza, horietako batzuk Donostiako Mariaren Bihotzaren Eskolaniatik etorritakoak, 1962an Antonio Sierra Valgañon klaretar erlijiosoak sortutako taldea. 2003an hil zenetik, abesbatzak hainbat zuzendari izan ditu, hala nola Juan Mari Ulloa, Miren Urbieta-Vega, Francisco José Ríos-López eta Saioa Zuaznabar.

Gaur egun, Alain Ayerdi Gurpeguik zuzentzen du, Musikenen tronboian lizentziaduna eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan kantuan tituluduna. 2015etik Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandako zuzendaria da, eta, era berean, 2013tik Irungo Kontserbatorioko tronboi, bonbardino eta tubako irakaslea da.

Abesbatzak estatuko eta nazioarteko hainbat ziklo eta lehiaketatan parte hartu du, eta kontzertuak eman ditu Lyongo Auditorioan, Vienako Sissi Emperatriz gazteluan, Erromako Vatikanoan eta Santa Maria Nagusian, Zaragozako San Carlos Borromeo Errege Seminarioan eta Santo Domingo de la Calzada Katedralean, besteak beste. Donostiako txistulari bandarekin eta Gerardo Rifón, Óscar Candendo eta Arkaitz Mendoza organistekin kolaboratu ohi du.

Nabarmentzekoak dira Zaragozako Pilarreko Basilikan kantatutako Abendualdiko Mezan parte hartu izana, Juan San Martin organistaren organoarekin batera, eta Fernando Prado Ayuso Gotzain Jaunaren Ordenazioaren ospakizun-mezan, Donostiako Artzain Onaren Katedralean, 2022ko abenduan.

Gerardo Rifón

Donostian jaio zen 1962an, eta Mariaren Bihotzaren Eskolanian hasi zuen bere ibilbide musikala, Antonio Sierra Valgañon zuzendari klaretarraren eskutik.

Ondoren, bere jaioterriko kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak, eta Baionako kontserbatorioan amaitu zituen Mme Bernadette Carrau organo irakaslearekin. 1995ean, epaimahaiak aho batez, karrera amaierako Medaille d ‘Or eman zion.

1980tik Donostiako Gros auzoko San Inazio Parrokiako organista titularra da.

Euskal Herriko zein nazioko hainbat ahots eta instrumentu talderekin kolaboratzen du, eta Donostiako Orfeoiarekin lotura estua duela nabarmentzen da.

Banda Municipal de Txistularis de Errenteria

Errenteriako Udal Txistulari talde berria 2003ko ekainean eginiko oposaketen ondoren sortu zen. Txistu taldea honako hauek osatzen dute: Xabier Vesga (1. txistua eta zuzendaria), Olatz Oliveri (2. txistua), Josu Izagirre (silbotea) eta lñaki Letamendia (atabal). Txistu taldeak eginkizun desberdinak ditu: igandero herriko auzo desberdinetan bere hots gozoaz esnatzen gaituzte, hilean behin kontzertua eskaintzen dute Udaletxeko arkupetan, Inauterietako diana goiztiarrak, korporazioak, San Juan bezperako aurreskua, Madalenetako prozesioak, buruhandi eta erraldoiak, eta abar luze bat. Ekintza horietaz gain, herriko beste ekintza eta festetan parte hartzen du. Gainera, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzen du beste herrialdetako udal txistu eta txistulariekin batera.

 

EMKE Banda

2014ean Errenteriako Musika Bandak 150 urte bete zituen. 1864. urtean sortua, historian zehar izen ezberdinak jaso izan ditu: Sociedad Filarmónica(1864) eta Udal Musika Banda (1923), horrela 1948. urtean orain duen izena hartu zuen. Bandaren zuzendaritza Teodoro Gamón, Hipólito Guezala, José María Iraola, Gabino Zarranz, Valentín Manso, Ignacio Ubiria, José Luis Mate edo Aitor Mitxelena Rubioren ardurapean egon da; eta zuzendari gonbidatu gisa, M. Lorenzo de Reizábal, JA Sáinz Alfaro, J.M. Tife Iparragirre, X. Rallo Sagarzazu edota J.M. Guezala. Hainbat sari jaso izan ditu eta Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu zuen (1995 eta 1998an), Musikasten 1995etik egun arte; bai eta Oskorri taldearekin 2008 eta 2014ean. Nazioarte mailan eskaini izan ditu emanaldiak, Bordelen, LousadanOporton (2002) edo Pariseko La Cigale” antzokian (2010). 1996. urtetik Musika Banden Alardea antolatzen duo 2012an, Nazioarteko Konposizio Lehiaketa antolatu zuen Musikagileakelkartearekin batera. ACNUR, Siriako gerrateko kaltetuen edo bestelako kaltetuen aldeko kontzertu solidarioak ere antolatu izan ditu. 2016 urtean bere ibilbideagatik UPV-Orfeón Donostiarra saria jaso zuen. Gaur egun Alain Ayerdi da EMKE-ko zuzendaria.