COVID-19a zela eta, jardunaldi didaktikoak bertan behera gelditu ziren eta aurten bueltan dira Errenteriako ikasleentzat. Kontzertu horietara udalerriko 1.300 ikasle inguru joango dira hilaren 22, 23 eta 24ean, eta Maribel Oiloae musika fabularen estreinaldia ikusteko aukera izango dute. Lan hau Anitz Musikaren eta TEPODO Konpositore Elkartearen ekoizpena da, eta Musika Bulegoaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.
