ETXARRI ARANTZKO ABESBATZA
50. mendearen hasieratik herrian zegoen parrokia-koruaren jarraitzaile, 1970ean bere parrokia-eremutik irten eta eskatzen zitzaion tokian ekin zion bere ibilbideari. Bere lehen kontzertu ofiziala 1972an izan zen eta bere 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago.
Urte hauetan zehar, abesbatzak sari ugari eta garrantzitsuak lortu ditu: Ejea de los Caballeros, Autol, San Vicente de la Barquera, Bilbo, Tolosa, Lehiaketa, Antonio Jose de Burgos edo Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia Lehiaketa. 2016ko abenduan Abesbatza Kantuaren Sari Nazionala eskuratu zuen.
300 emanaldi baino gehiago egin ditu, besteak beste, Madrilen, Alcázar de Toledon — bere patio errenazentista bikainean abestu zuen lehen abesbatza izan zen —, Burgosko Katedralean, Segoviako Musika Sakroaren Astean, Valladoliden, Iruñeko Katedralean, Topaketak-en (Tolosa), Santurtziko, Basauriko, Borjako, Torrelavegako eta Iruñeko abesbatzen zikloetan, Musikasten (Errenteria), Aita Donostia Musika Astean, Isla Cristinan (Huelva), Gernikako bonbardaketaren 60. Urteurrenean Donostiako Orfeoiarekin egindako kontzertua….
Atzerrian eskainitako kontzertuei dagokienez, Nancy eta Tarnosekoak (Frantzia), Loretokoak (Italia) eta Vatikanokoak — Joan Paulo II.ak (1979), Igande-Berpizkundeko lehen mezan —, Buenos Airesekoak, Rosario eta Cordobakoak (Argentina) edo Esztergom eta Dorog (Hungaria) nabarmentzen dira.
Bilboko eta Nafarroako orkestra sinfonikoekin kolaboratu du, baita La Pamplonesa musika bandarekin ere.
SUHAR ABESBATZA
https://www.facebook.com/suhargizonkorua/
Abesbatzen munduan esperientzia haundia duten abeslariz osaturiko korua da Suhar. 2018an sortu zen, gizonen abesbatzen errepertorioa maila gorenean lantzeko asmoarekin. Esteban Urzelai Eizagirre da taldearen sortzaile eta zuzendaria, eta koruen munduan duen esperientzia luze bezain oparoa proiektu honen bitartez erakustera ematea dauka helburuen artean, Amaia Zipitria piano jolea lagun duelarik.
Suhar, gure abesbatzen iraganetik abiatu eta gizonen koruek beren lekua izango duten etorkizunera eramango gaituen katebegia izateko asmoz jaio da, iragana eta etorkizuna lotuz. Hala, Suharrek gure arbasoen gizonen koruen kontzeptua eraldatu nahi du, erroei gogor eutsiz, baina proposamen berri eta kalitatezkoak eskainiz.
Beren lehen proposamena, alemaniar eta austriar konpositore erromantikoen musikaz osatua, Donostian aurkeztu zuten 2019an, eta ordutik Azkoitiko Udaberriko Musikaldian, Oñatiko Musika egunetan, Pasai Antxoko aste musikalean eta Tolosako Abesbatzen Jaialdian abestu dute, besteak beste. Taldearen azken erronkak, Euskadiko Orkestrak antolaturiko Miramongo Matinéetako kontzertua eta Donostiako Musika Hamabostaldiko parte hartzea izan dira.
2022an zehar, Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrena izango dute gogoan, bere musika ezagutzera emanez, eta disko batean bilduz.
Durante este año 2022 recordarán al compositor Francisco de Madina, en el 50 aniversario de su muerte, dando a conocer su música y recogiéndola en un CD.
LANDARBASO ABESBATZA
https://www.landarbaso.com/es/
Landarbasok errepertorio zabala lantzen du, hainbat garai eta estilotakoa, bai obra profano eta baita eliza obrak ere abestuz. Korurako euskal abesti ugari estreinatu ditu. Landarbaso abesbatzak euskal folkloreari lotutako obrak sortu eta harmonizatzen ditu, eta Konplize ditut eta…, Landarbaso Munduan I eta II edo Landarbaso 25! egitasmoak publikoaren aurrean aurkeztu ditu. Taldeak 2016 urtean bere 25. urteurrena ospatu zuen, eta ordutik Kontari haur eta Landarbasoko Dizdizka gazte taldeak ere baditu.
Abesbatzak azken urteotan, penintsulan zehar, ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du eta 2001etik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi zen, sari garrantzitsuak eskuratuz. Landarbaso Abesbatzak 4 sari nazional eta nazioarteko 17 ditu. 2019an urrezko bi domina eta Gran Prix irabazi zituen Indonesiako Bali International Choir Competition txapelketan.
KUP TALDEA
KUP Taldea 2003ko udaberrian jaio zen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia – Musikeneren inguruan, eta hango abesbatzen zuzendaritzako irakasle Gabriel Baltés maisuaren gidaritzapean. Ordutik, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako abeslariz hornitu izan da etengabe, eta, 16 laguneko hasierako taldetxo hura gaur egun ezagutzen dugun talde anitz eta mardul bilakatu da.
18 urteko ibilbidea, proiektu zorrotz eta programa anitzez josia, oso desberdinak euren artean, baina, betiere, KUP Taldeak bereak egin dituen ezaugarri eta bereizgarriak barne hartu izan dituztenak: zorroztasuna garai eta estilo desberdinetako musika interpretatzean, eta kalitatea, oro har, ahotsei dagokienez, agerraldi guzti-guztietan. Egiteko horretan, euskal musikari ere dagokion tartea eskaini izan dio betidanik, bai egile klasikoen lanak berreskuratuz, bai egun puri-purian dauden euskal musikagileekin lankidetzan arituz, euskal musika korala sustatuz, alegia.
Horren erakusle dira urte hauetan guztietan nazioarteko lehiaketetan eta jaialdietan lortutako sariak, esate baterako: Tolosako Abesbatzen Lehiaketako musika tradizionalaren kategoriako 3. saria (2008), Mariborreko Nazioarteko Lehiaketan (Eslovenia) 1. Saria, Zuzendari Onenaren Saria Baltés-entzat (2009), edo 1. Saria Abesbatza Mistoa, interpretazio libre onena eta Errenazimenduko musika-programa onenaren kategorietan Toursen (2010) —, baita kritikaren aho bateko aitorpena ere