Musikastek 50. edizioa eskainiko du 2022ko maiatzean Errenterian. Jaialdiaren urrezko ezteiak ospatuko ditugu, eta ospakizuna mugarria izango da antolatzaileentzat. Aurtengo edizioaren ezaugarriak izango dira kontzertuak egiteko programatutako obren kalitatea, deitutako interpreteak eta berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizun bera.
Musikastek ganbera musikari eskainitako kontzertua aurkeztuko du bere inaugurazio egunean. Fanlo & Barandiaran bikoteak, egile ezagunen lanak aurkeztuko dizkigute, besteak beste, José María Franco Bordons, Antón Larrauri eta Beltrán Pagolarenak.
Hurrengo eguna, Lied-ari eskainitako jardunaldia izango da. Miren Urbietak eta Rubén Fernándezek, gure musika-ondareko konpositore esanguratsuenen obrez osatako egitarau anitza eskainiko dute. Honako autorren lanak entzun ahal izango ditugu: Jesús Guridi, Andrés Isasi, Antón García Abril, Félix Lavilla eta Pablo Sorozabal, besteak beste.
Dantzak Erritu izeneko obrarekin hartuko du lekukoa, hau da, Kukai Dantza konpainiaren eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketarekin. Erritu taldean zein kolektiboan, naturarekin eta komunitatearekin loturik, bizitzako etapak zeharkatuz egiten den bizi-bidaia da.
Leioako San Juan Bautista Abesbatzak, musika erlijiosoari eskainitako egunean, Jon Saenz-en The lamentations of Jeremiah obra estreinatuko du, Ensemble Concorde hari-taldearen laguntzarekin, eta Xabier Sarasolaren De profundis clamavi obra interpretatuko du.
Egunak aurrera jarraituko du Txistu eta Banda taldeen kontzertuekin, non Isidro Ansorena, Tomás Aragüés, Roque Ansola, Joxe Mari Oiartzabal eta Joaquín Gaztanbideren lanak interpretatuko diren, besteak beste.
Iñaki Salvador Triok jazz-a ekarriko du Musikastera. Mikel Laboaren unibertsoa birsortuko dute sorkuntza propioekin batera.
Musika garaikideari eskainitako jardunaldiak euskal konposizio eszenan izen ezagunak bilduko ditu. Aurretik, Félix Ibarrondori eskainitako Kaierak koadernoa aurkeztuko da, ibilbide luze bati omenaldia. Ensemble Kuraiak, Andrea Cazzanigaren zuzendaritzapean, errepertorio zehatza jorratuko du.
Abesbatzen egunean ibilbide luzeko musikagileen lana gogora ekarriko da berriro, baita Espainian eta nazioartean arrakasta handia izaten ari den musikagile belaunaldi berriaren lana ere. Etxarri Aranazko abesbatza, urrezko ezteiak ospatzen dituena, SUHAR abesbatza, Landarbaso eta KUP taldea izango dira Lekuona Fabrikan kontzertua ahalbidetuko duten taldeak.
Amaitzeko, aurtengo edizioak egun sinfoniko-korala berreskuratuko du, berrogeita hamargarren urteurrenari amaiera bikaina emateko. Euskadiko Orkestrak, Jaume Santonja eta Andra Mari Abesbatzaren zuzendaritzapean, gure musika panoramako autore esanguratsuenei eskainitako egitarau zabala interpretatuko du. Nabarmentzekoa da Saskia Venegas konpositorearen At the Aegean shores obraren estreinaldia, giza jokabide soziopolitikoarekiko eta immigrazioaren eskubideen aldeko borrokarekiko duen interesaren isla.