
Iñaki Salvador Trío
Iñaki Salvador Gil, 1962an Donostian jaiotako pianista, konpositore eta moldatzailea, piano, harmonia eta konposizio ikasketak egin zituen José Antonio Medina eta Jesús González Alonso pianisten edo Francisco Escudero konpositorearen zuzendaritzapean, nahiz eta musika modernoari eta jazzari buruzko prestakuntza autodidakta izan.
Nazioko eta nazioarteko jazz musikari nagusiekin kolaboratu du, eta kontzertuak eman ditu nazioko zein atzerriko jaialdietan, lau euskal jaialdietan — Donostia, Gasteiz, Getxo eta Baiona — eta Madril, Bukarest, Quito eta Guayaquil, Manchester eta Berlingo jaialdietan, besteak beste. Horrez gain, New York hirian aurkeztu du bere piano-musika, bakarrik.
15 disko argitaratu ditu lider gisa eta ehundik gora kolaboratzaile gisa era askotako proiektuetan, baina bereziki azpimarragarria da Mikel Laboarekin izan zuen harremana, 25 urtez etenik gabe berarekin lan egin baitzuen.
Sari ugari jaso ditu, hala nola Tete Montoliú I. Saria eta bakarlari gisa hainbat jaialditan – Donostiako Jazzaldia Saria barne (2020) –, Jazz entre amigos telebista-saio historikoak emandakoaz gain.
Zinema, antzerki, telebista eta dantzarako musika konposatu du, Max Sarietan finalista izan da birritan, eta Vaiven-Teatro y Música plataformako zuzendarikidea da Ana Pimenta aktore eta ekoizlearekin batera.
Bartzelonako Taller de Música y l ‘Aula de Música Moderna i Jazz, Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegia, Donostiako Udal Musika Eskola eta Jazzle akademian irakasle izan da, eta gaur egun Musikeneko Piano-Jazz irakaslea da.
Gonzalo Tejada Villaverde musikagilea, baxu-jotzaile elektrikoa eta kontrabaxu-jotzailea Donostian jaio zen 1960an, eta jazz-arloan garatu du bere ibilbidea, bakarlari nazional eta atzerritar ugarirekin batera. Gainera, hainbat grabazio diskografikotan parte hartu du, eta horietako bost bere gidaritzapean argitaratu ditu.
Konpositore gisa, lan ugari idatzi, estreinatu eta grabatu ditu, bai jazz-formazioetarako, bai talde klasikoetarako. Donostiako eta Getxoko jazzaldietan sariak jaso ditu, baita Eusko Jaurlaritzak edo BBK fundazioak ere, eta, gainera, bebop lengoaiari eta inprobisazioari eta kontrabaxu-teknikari buruzko hiru liburu argitaratu ditu.
Donostiako Jazzle akademiako irakaslea izan zen eta gaur egun Musikeneko Kontrabaju-Jazz irakaslea da.
Aitor Bravo Amiama, Gasteizen 1997an jaiotako bateria eta perkusio jotzailea, Araiako taldekoa izan zen eta perkusio ikasketak Jesus Guridi Kontserbatorioan egin zituen, ondoren Musikenen Batería-Jazz goi mailako ikasketak egiteko, 2021ean graduatuz.
Gaztea izan arren, oso aktiboa da euskal musikaren eszenan, eta sarritan kolaboratzen du jazzeko, pop-rockeko, funkeko, reggaeko eta abarreko hainbat proiektutan, Donostiako, Gasteizko, Getxoko edo Kanazawako (Japonia) jazz jaialdietan edo EHZ Festibalean aritu ondoren.