herri-Herri-Arte-Eskola-Errenteriako-Udala

Errenterian 1916an ekin zitzaion musika irakasteari. Han zuzen ere, José Mª Iraola hasi zen, bi instrumentu-espezialitatetan: metala eta zura. 1918an Udal Musika Akademia sortu zen.
Gerra Zibilaren ostean, Musika Kultura Elkarteak hartu zuen Errenteriako musika hezkuntzaren ardura.
Errenteria Musikal musika akademia 1981ean sortu zen, kultura-ekipamendu sendoa martxan jarri nahi izan zuten errenteriarren talde baten helburu nagusi gisa. Ikasleen gurasoen eta Errenteriako Udalaren artean sortu zuten. Akademia hori ez zen ofiziala, baina
aintzat hartzea lortu zuen. 1986. urtean, berriz, Oinarrizko Mailako Musika Kontserbatorioko baliozkotasun ofiziala lortu zuen; eta 1991.urtean, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioko behin betiko ofizialtasuna.
Geroago, Hezkuntza Sistemaren Lege Orokorra abian jarri zenean, oinarrizko kontserbatorioa musika-eskola bihurtu eta maila horretako jardunari ekin zion 1993/1994 ikasturtean. Erdi mailako ikasketei dagokionez, berriz, 2000. urtean, ikasketa hauek plan berrira egokitu egun musika irakaskuntza profesionaleko ikastetxe ere bada. 21/22 ikasturte honetatik aurrera Herri Arte Eskola gisa arte diziplina berriei kabida emango dien eskola gisa ibilbidea hasi du eta era honetan musikaz gain dantzako 5 espezialitate, antzerkia, hitza-ren eremu artistikoa eta adierazpide plastiko-bisualetan ere ikasteko aukera zabaldu da.

herri arte eskola

 

HAE-ko Ikasketa Profesionaletako azken ikas-mailetako ikasleek ikasketa prozesua sendotu eta beren ikasketen heinarekin bat egingo duen testuinguru ahalik eta errealetan jarduteko, Musikaste eszenatoki aproposa da. Hitzordu honek ikasleen motibazioa areagotu egino du, eta goi-mailetarako sarrera egitea erabakitzen dutenentzat, frogen aurretik norberarenganako konfiantza eta irmotasuna eskuratzeko akuilu ezinhobea da.

Programa Musikaste 2022_alta calidadOCR_Página_1