
Edizio hartan omendu ziren musikarien artean Frai José Larrañaga eta Juan Crisóstomo Arriaga nabarmendu ziren; bigarrenari amaierako kontzertu osoa eskaini zitzaion, bai eta ganbera-musikari eskainitako egunetako bat ere.
Lehenengo egunean, Isabel Díaz Morlánek ahots eta pianorako kantagintzari buruzko hitzaldia eman zuen. Horrez gain, gazteen musikako kontzertuak izan ziren hainbat lokaletan eta hiriko kaleetan zehar. Portugaleteko Culmo taldeak haien pop-rock originala eskaini zuen, Samar taldeak egiten duen musika esperimental berezia erakutsi zuen didgeridooa bakarlari zuelarik, eta Teresa Zabaltza nafar piano-jotzailearen boskotea izan zen jazzaren ordezkaria. Gainera, Zo-Zongó Perkushow ikuskizunak batukada indartsuak eskaini zituen herriko kaleetan zehar.
Musikene fundazioaren sorreraren bosgarren urteurrenarekin bat eginez, titulatu berri diren edo izatear dauden hainbat ikasleren musika erakusteko baliatu nahi izan zen musika garaikidearen eguna.
Ganbera-musikari eskainitako lehen saioan Iturriaga laukote bikaina jardun zen, eta bigarrenean Zulategi, Santesteban eta Esnaolaren lied batzuk entzun ahal izan ziren. Era berean, Peñaflorida kaperak Frai José Larrañagari buruzko monografiko bat eskaini zuen.
Abesbatzen egunean Easo kapera gregorianista (Donostia), Illumbe gazte-abesbatza (Pasaia), Landarbaso (Errenteria), Bogoroditsie (Durango), KUP taldea (Donostia) eta Andra Mari (Errenteria) entzun ahal izan ziren.
Isabel Diaz Morlan, Mikel Bagues Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Juan Carlos Merino Errenteriako alaktea, eta Jon Bagues Eresbileko zuzendaria
Isabel Alvarez soprano bakarlaria, Capilla Peñaflorida, Peñaflorida Ensemble eta Fabio Bonizzoni zuzendaria
Iñaki Alberro biolontxelo-jotzailea, Joserra Lorenzo gitarra elektrika jotzailea, Imanol Lorenzo baxu elektriko jotzailea eta Andoni Olaciregi bateria jotzailea
Andra Mari Abesbatza, Imanol Elizasu piano-jotzailea, Lerman Nieves kontrabaxu-jotzailea, Urko Arozena panderojolea, Aitor Arozena albokaria eta Jose Manuel Tife zuzendaria
Andra Mari Abesbatza, Imanol Elizasu piano-jotzailea, Lerman Nieves kontrabaxu-jotzailea eta Jose Manuel Tife zuzendaria