Legezko abisua
1. Webgunearen titularraren identitatea
Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren 34/2002 Legea betez, https://www.eresbil.eus/ webgunearen titularra honako hau dela jakinarazten dizugu:
- Sozietatearen izena:
- Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa
- IFK zk.:
- G75061200
- Helbidea:
- Alfonso XI, 2. 20100 Errenteria (Gipuzkoa)
- Telefonoa:
- 943 000 868
- Faxa:
- 943 529 706
- Posta elektronikoa:
- bulegoa@eresbil.eus
2. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetan sartzeak “Erabiltzaile” baldintza esleitzen dizu, https://www.eresbil.eus/ webgunean argitaratutako baldintza orokorrak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea inplikatuz, webgunean sartzen zaren momentuan. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokorrak irakurri beharko ditu webgune honen bitartez emandako zerbitzuetan sartu eta, hala badagokio, horiek erabili nahi dituen bakoitzean, aldaketak jasan baititzakete.
Ildo horretan, “Erabiltzailetzat” hartuko da https://www.eresbil.eus/ webgunean garatutako doako nahiz kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, horiek erabili edo horietan parte hartzen duen pertsona.
2.1. Helburua eta aplikazio-eremua
Erabilera-baldintza orokor hauek https://www.eresbil.eus/ webgunearen sarrera, nabigazio eta erabilera erregulatzen dute, bai eta testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, espresio eta informazioak bezalako edukiak edo jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzetik ondorioztaturiko erantzukizunak ere.
Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa enpresak (aurrerantzean Eresbil) baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzeko aplikaziokoak izango direnak eta baldintza oroko hauek aplikazio gehigarrikoak izango dira.
2.2. Zerbitzuetara sartu eta horiek erabiltzeko baldintzak
- https://www.eresbil.eus/ webgunera sartzeak hasiera batean izaera libre eta doakoa du. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta edukietariko batzuk aurrez zerbitzu edo produktua kontratatzearen mende egon daitezke eta kasu horietan horretarako kontratazioaren aurretik Eresbilk zure eskura jarriko dituen baldintza bereziak aplikatuko dira.
- Webgune honetan bildutako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabekoek beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena eduki beharko dute eta horiek izango dira beren kargurako adingabeek egindako ekintzen azken erantzule.
- Momenturo Erabiltzaileak webgune honen zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, baldintza orokor hauei, indarrean dagoen legezkotasunari, moralari eta ordena publikoari jarraiki, bai eta Interneten onartu ohi diren praktikei jarraiki ere.
- Erabiltzaileak webgune honetan bildutako harpidetza-formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatzen du. Erabiltzailearen erantzukizunekoa bakarrik izango da Eresbilri berehala emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinaraztea.
- Erabiltzaileak ez du ondokorik egingo: birus, programa, makro edo karaktereen edozein sekuentzia sartu webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuk sartzea eragoztea baliabide gehiegi kontsumitzearen bitartez; webgune honetan bildutako datuak hartzea publizitate-helburuetarako; hirugarrenen jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, ohorerako, irudirako eta norbere intimitaterako eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak egitea webgune honetan bildutako zerbitzuen bitartez; bidegabeko lehiako eta publizitate ez-zilegiko ekintzak egitea.
- https://www.eresbil.eus/, webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, bera izango da benetako eta legezko informazioa ematearen arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, zerbitzu horietara sartzeko pasahitza arretaz erabili eta sekretuan mantentzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, Erabiltzaileak dira ematen zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala zaindu eta konfidentzialtasunean mantentzearen arduradun eta horien erabilera hirugarrenei aldi baterako nahiz behin betirako ez lagatzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta kanpoko pertsonei sartzen ez uztekoa ere. Erabiltzailearen konpromisokoa izango da Erabiltzaileak arretaz ez erabili edo galtzearen ondorioz pasahitz baten bitartez edozein hirugarrenek egiten duen zerbitzuen legez kontrako erabilera. Lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiltzen badira bere pasahitzak Erabiltzailea izango da Eresbilri berehala jakinaraztearen arduradun hura baliogabetu ahal izateko. Eresbil inoiz ez da baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen arduradun izango Erabiltzaileak aipaturiko jakinarazpena egiten ez duen bitartean.
3. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak.
Eresbil da https://www.eresbil.eus/ orria osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, merkataritzako izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki eta izaera ez mugatuarekin, egile-eskubideekin babestuak daude diseinu grafikoa, iturburua, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, sinuak eta webgunean bildutako gainerako elementuak.
https://www.eresbil.eus/ webgunean sartu edo nabigatzeak inola ere ez du suposatuko Eresbilk Erabiltzailearen alde bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egin, horiek eskualdatu eta guztiz edo partzialki uztea.
Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du https://www.eresbil.eus/ webguneko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, aldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ustiaketa-moduk, edozein prozeduraren bitartez, Eresbilren berariazko eta idatzizko baimenik gabe, bere jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak haustea eragiten duela.
Interneten bitartez https://www.eresbil.eus/ webguneari borondatez emandako datu pertsonal gisa hartzen ez den informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.) Eresbilren jabetza esklusibora pasatuko da eta erabilerako eskubide mugagabeak izango ditu, horregatik emailearen aldeko inolako konpentsaziorik sortu gabe, ez eta beste edozein pertsonaren aldekorik ere.
4. Erantzukizun- eta berme-erregimena
- Eresbilk ez du bermatzen https://www.eresbil.eus/webgunean bildutako informazioaren fidagarritasun, erabilgarritasun, egiazkotasun edo zehaztasuna, beraz, Erabiltzaileak informazio horretan jarritako erabilgarritasun edo itxaropenak huts egitetik ondorioztatutako izaera oroko kalte eta galerengatiko zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizun baztertzen du.
- Eresbilk aitortzen du bere aukeraren eta teknologiaren egoeraren barnean webgunearen funtzionamendu egokia nahiz birusik eta osagai kaltegarriak ez egotea ahalbidetzen duten neurri tekniko nahiz antolamenduko neurriak hartu izana. Hala eta guztiz ere, ondokoen erantzule egin daiteke: (a) https://www.eresbil.eus/ orrian bildutako eduki eta zerbitzuen jarraitasun eta eskuragarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea ez eta gerta litekeen edozein akats zuzentzea ere; (c) birus edota gainerako osagai kaltegarririk ez egotea https://www.eresbil.eus/ orrian; (d) hartu diren segurtasun-neurrien erasoezintasuna; (e) https://www.eresbil.eus/ orriko segurtasun-neurriak urratzen dituen edozein pertsonak eragin ditzakeen kalte edo galerak.
- Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurreko erantzule bakarra pertsonalki edo bere izenean https://www.eresbil.eus/ webgunera bidalitako edozein komunikazio edo informazioren aurrean, bai eta webgune honetan bildutako eduki edo zerbitzuen legez kontrako erabilerarena ere.
- Eresbilk mantenu, konponketa, egunerapen edo hobekuntzako eragiketetarako aldi baterako eta aurreabisurik gabe https://www.eresbil.eus/ webgunerako sarbidea eteteko eskubidea gordetzen du. Egoerak ahalbidetzen duen neurrian, Eresbilk bere webgunean beharrezko aurrerapenarekin abisu bat argitaratuko du zerbitzuak eteteko aurreikusitako datarekin.
- https://www.eresbil.eus/ webgunean egon daitezkeen esteken helburu diren orrietan gerta daiteke Eresbilk inolako erantzukizunik ez hartzea, horien gaineko inolako kontrolik ez duelako, eta horien helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea izango da, beraz, Erabiltzaileak bere erantzukizunpean eskuratzen du horien edukia eta horietan ezarritako erabilera-baldintzen mende.
- Eresbilk ez du inolako erantzukizunik hartzen Erabiltzaileek webgunean bildutako eduki eta zerbitzuak erabiltzen dituzten moduaren inguruan. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipaturiko eduki eta zerbitzu horiez egin dezaketen erabilera baldintza orokor hauetara egokitu direnik, ez eta arretaz egingo dutenik ere.
5. Iraupena eta aldaketa
- Eresbilk sarbideko baldintza orokor hauek guztiz edo partzialki aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak https://www.eresbil.eus/ webgunean argitaratuz. Era berean, aurreabisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketa egin ahal izango ditu ematen dituen eduki eta zerbitzuak nahiz horiek aurkeztu edo kokatzeko modua aldatu, kendu edo gehituz. Ondorioz, ulertuko da indarrean daudenak Erabiltzailea https://www.eresbil.eus/ webgunean sartzen denean argitaratuta daudenak izango direla, beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza horiek aldizka irakurri beharko ditu.
- Baldintza berezietan ezarritakoa alde batera utzita, Eresbilk amaitu edo etentzat jo ahal izango du orriko edukirako sarbidea edozein momentutan inolako aurreabisurik gabe, Erabiltzailearen aldetik kalte-ordainak eskatzeko inolako aukerarik gabe.
6. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena
Eresbilren eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanetan legeria aplikagarriaren eta jurisdikzio-eskumenaren inguruan indarrean dagoen araudian ezarritakoa eraenduko da. Hala eta guztiz ere, araudiak alderdientzako foro baten mende geratzearen aukera aurreikusten duen kasuak, hau da Eresbil eta Erabiltzailearentzako, egokitu ahal izango litzaiekeen beste edozein forori berariaz uko eginez, Errenteria-ko Epaitegi eta Auzitegien mende geratzen dira.