Select Page

Xabier Munibe Idiakez Peñafloridako kondearen heriotzaren II. mendeurrena zela eta, MUSIKASTE 85ek harenganako hurbilpena egin zuen; izan ere, ez zegoen behar bezala argituta haren konpositore-alderdia, ezta Euskal Herriko musika-kultura sustatzeko egin zuen lana ere.

Valentín Zubiaurreri oroipen berezia eskaini zitzaion, obra zabala utzi baitzuen idatzia, interesgarria eta praktikoa. Bizi zela ospe handiko musikagilea, bidegabe ahaztuta geratu zen; hori dela eta, Musikastek haren irudia eta obrak berreskuratzeari ekin zion.

Honako hauen jaiotza-mendeurrena ere ospatu zen: Juan Bautista Elustiza, Manuel Gaintza, Antonio Amundarain, Agustín Azkunaga, Tomás Giménez eta Gaspar Arabaolaza.

Irekiera-ekitaldian Jon Bagüések hitzaldia eman zuen: “Peñafloridako kondea, Euskal Herriko Ilustrazio Musikalaren bultzatzailea”.

Aste osoan bi musikagileak izan ziren kontzertuetako protagonistak: Valentín Zubiaurre eta Peñafloridako kondea. Abangoardiaren egunean Donato Goyeneche, Luis Morondo, Fernando Remacha, Tomás Marco eta Agustín González Acilúren obrak interpretatu ziren.

Valentín Zubiaurreren Ecos de Oiz (zatia). Int. Felipe Temes, biolontxeloa. solista; Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hari-orkestra. Zuz. Benito Lauret.

Zortziko "Adiyo Probintziya" del Conde de Peñaflorida. Int.: Luis Ignacio Ruíz de Alegría, tenor; Fernando González, tenor; José Rada, clavecín.