
Xabier Munibe Idiakez Peñafloridako kondearen heriotzaren II. mendeurrena zela eta, MUSIKASTE 85ek harenganako hurbilpena egin zuen; izan ere, ez zegoen behar bezala argituta haren konpositore-alderdia, ezta Euskal Herriko musika-kultura sustatzeko egin zuen lana ere.
Valentín Zubiaurreri oroipen berezia eskaini zitzaion, obra zabala utzi baitzuen idatzia, interesgarria eta praktikoa. Bizi zela ospe handiko musikagilea, bidegabe ahaztuta geratu zen; hori dela eta, Musikastek haren irudia eta obrak berreskuratzeari ekin zion.
Honako hauen jaiotza-mendeurrena ere ospatu zen: Juan Bautista Elustiza, Manuel Gaintza, Antonio Amundarain, Agustín Azkunaga, Tomás Giménez eta Gaspar Arabaolaza.
Irekiera-ekitaldian Jon Bagüések hitzaldia eman zuen: “Peñafloridako kondea, Euskal Herriko Ilustrazio Musikalaren bultzatzailea”.
Aste osoan bi musikagileak izan ziren kontzertuetako protagonistak: Valentín Zubiaurre eta Peñafloridako kondea. Abangoardiaren egunean Donato Goyeneche, Luis Morondo, Fernando Remacha, Tomás Marco eta Agustín González Acilúren obrak interpretatu ziren.
Jon Bagues, Pedro Mª Ibarguren, Jenaro Cortajarena, J. Mª Gurruchaga, Xabier Aizarna eta Ignacio Mª Barriola
Carlos Zabala, Ignacio Ruiz de Alegría, Isabel Alvarez, Fernando Gonzalez, Iñaki Fresan eta Itziar Martinez
Jose Rada, Ignacio Ruiz de Alegría, Isabel Alvarez, Itziar Martinez, Iñaki Fresan eta Fernando Gonzalez
Benito Lauret, Jose Luis Ansorena, Andra Mari Abesbatzaren ahots zuriak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa