Barandiaran fanlo _eus

Mª José Barandiaran


barandiaran

Musika ikasketak Donostiako eta Madrilgo goi mailako kontserbatorioetan egin zituen, María Teresa García Piudo eta Ángeles Renteríaren eskutik. Ondoren, ikasketak Ricardo Requejo, Emma Jiménez eta Joaquín Achúcarro maisuekin zabaldu zituen.

BdB piano bikotean zentratutako nazioarteko ibilbide bizia garatu du, Europan, AEBetan Ekialde Hurbila, Asia edo Latinoamerikan kontzertuak eskainiz.

Bakarlari gisa aritu da Lituaniako, Bilboko, Leongo, Mannheim Kurpfalz Chamber Orchestrako, Panamako, Kolonbiako eta Mexikoko Estatuko Orkestra Sinfonikoetan, Juventud Venezolana Simón Bolivar Orkestran, Bogotá, Cali eta Mexikoko Filarmonikoetan edo Camerata Coahuilako orkestrekin, honako hauen zuzendaritzapean: S. Sondeckis, J. J. Mena, J. Amigo, S. Fraas, J. L. Temes, E. Colomer, P. Dury, J.  Ledezma, R. Shade, J. Areán, E. Bátiz, T. Golka eta L. Amadio.

Grabazio diskografikoak egin ditu IZ eta Elkar zigiluentzat, baita Espainia, Frantzia, Suedia, Bulgaria, Errumania, Polonia, Argentina, Uruguai, Tunisia, Vietnam eta Filipinetako irrati eta telebista kanal ezberdinetarako ere. Olivier Messiaenen Visiones del Amén lanari buruzko film dokumentalaren grabazioan ere parte hartu zuen.

Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan, Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskolan eta Zagrebeko Goi Mailako Musika Akademian, Mexiko Hiriko CENART Arteen Zentro Nazionalean, Costa Ricako Unibertsitatean, Bogotako Julio Mario Santo Domingo Antzoki Nagusian eta Caracasko Manuel Alberto López Musika Eskola Esperimentalean eman ditu eskolak.

Bay Tríoko kide ere bada 2016an aurkeztu zenetik, eta emanaldiak eskaintzen ditu gure geografia osoan zehar.

Iagoba Fanlo


fanlo

1994an ekin zion ibilbide profesionalari, Elgar-en kontzertu ospetsua interpretatzeko hautatua izan zenean, Yehudi Menuhinen eta Lynn Harrellen zuzendaritzapean. Azken honekin eta Londresko Royal Academy of Music orkestrarekin debutatu zuen urte horretan bertan.

Harrezkero, orkestra hauetan bakarlari  aritu izan da: London New Sinfonia, Northern Chamber Orchestra, Saint Petersburg ‘s Chamber Orchestra, Ciudad Real, Euskadi, Gaztela eta Leon, Murtzia, Asturias eta Sevillako orkestrak, Espainiako Nazionala, Malagako Filarmonika, North Czech Philharmonic Orchestra, Virtuosi di Praga edo Panamako Orkestra Nazionala.  Besteak beste, Haydn, Dvoاák, Boccherini, M.ª Teresa Prieto, Tchaikovsky, Martínez Burgos, Beethoven, Gulda, Nin-Culmell eta Rodrigoren kontzertuak interpretatu ditu.

Aracil, B. Casablancas, E. Guimerá, M. del Barco, T. Aragüés, I. Bageneta, A. Romero, R. Paús, J. Jacinto, M. Martínez Burgos, G. Díaz Yerro, P. Halffter edo C. Perónen mailako musikagileek obrak eskaini dizkiote, eta 2009an Pau Casalsen txelo eta pianorako obra argitaragabearen lehen entzunaldia eskaini zuen.

Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko biolontxelo katedraduna eta Alfontso X.a Jakituna Unibertsitateko irakaslea da. Horrez gain, Londresko Royal Academy of Music, Bartzelonako Liceu, Norvegiako Musika Akademia edo Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan irakasle izan da 2001. eta 2020 artean.  Bestalde, Bayreutheko Junger Künstler jaialdiko irakasle eta zuzendari gisa lan egiten du eta European Union Youth Orchestrako biolontxeloen tutorea izan da.

 

2022SOLO PROGRAMASpdf_Página_02