KURAIA CAS

Galeria

Ensemble Kuraia-eus

Ensemble Kuraia


Ensamble Kuraia

 

María Eugenia Luc-ek 1997an sortua, gure garaiko musikagileen obrak zabaltzea eta kalitate bikaineko talde profesional batez hornitzea du lehentasun, elkarlan estuan aritzeko.

Musika garaikideari lotutako jaialdi eta erakundeetan aritzen da aldizka, hala nola Berlingo Universität der Künst eta Hochschule für Musik, Berlingo Labirinti sonori (Parma), Milango Kontserbatorioa, Music Around (Estrasburgo), Arsonic (Belgika), SGAE-CNDM Fundazioa, Alacanteko Jaialdia, Reina Sofia Arte Zentroa eta Kanaleko Teatroak (Madril), Donostiako Musika Museoa, Bilboko Musika Museoa eta BBVA.

Ensemble Kuraiak enkarguak egiten dizkie konpositoreei eta musika garaikidea zabaltzeko programak eta proiektu pedagogikoak garatzen ditu  hauekin lankidetzan arituta: Musikene, Berlingo Klangzeitort, Milango Kontserbatorioa, Nafarroako Goi Kontserbatorioa, Bilboko Guggenheim Museoa eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Era berean, Luis de Pablo edo Felix Ibarrondori buruzko dokumentalak egitea bultzatu du.

INAEM, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, AIE, Musika Bulegoa, SGAE Fundazioa eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du.

De aire y luz (Orpheus, 2015) disko grabazioak  Urrezko Melomanoa saria jaso zuen 2016an.

 

 

Maiatzak 26-2