miren ruben_eus

Galería

miren ruben eus

Miren Urbieta


Miren Urbieta 1

https://mirenurbietavega.com/

Maite Arruabarrena mezzo-sopranoarekin egin zituen Kantuko goi-mailako ikasketak Musikenen, eta Enrique Ricci eta Maciej Pikulski errepertoristekin eta Horacio Rodríguez Aragón eszena-zuzendariarekin zabaldu zuen prestakuntza. Era berean, Jaume Aragall, Carlos Álvarez, Isabel Monar, Enedina Lloris, Ana Luisa Chova, Montserrat Caballé eta Mirella Freniren eskutik eskola magistralak jaso zituen, eta bere prestakuntza Plácido Domingo Hobekuntza Zentroan osatu zuen Alberto Zeddaren gainbegiratze artistikoarekin, eta José Miguel Pérez Sierra, Gianni Fabrini, Jocelyne Dienst eta Roger Vignoles maisuekin ere lan egin izan du.

Honako opera-rol hauek interpretatu ditu: Contessa Le nozze di Figaro-n, Mimí La Bohème-n, Liù Turandot-en, Donna Elvira eta Zerlina Don Giovanni-n, Marguerite Faust-n, Adina   L ‘elisir d’ amore-n, Arminda La finta giardiniera-n, Inés La favourite-n edo Stella Don Fernando-n. Zarzuela arloan, Katiuska, El caserío, Los gavilanes, Luisa Fernanda, Las Calatravas eta Benamor ekoizpenetan parte hartu du.

Juan Carlos Pérez-en Deitzen dizut, Virgilio eta Luis de Pabloren La caída de Bilbao obren erabateko estreinaldietan parte hartu zuen, Pablo Sorozabalen Juan José operan, baita Usandizagaren La llama obraren berrestreinaldian ere. Espainian aurkeztu zuen lehen aldiz Valtinoni-ren Pinocchio.

Oratorioaren eta musika sinfonikoaren esparruan, Missa Solemnis, Ah, perfido eta Beethovenen 9. sinfonia, Dvořák-en Stabat Mater, Mahlerren 2. eta 4. sinfoniak, Chaussonen Poème de l ‘amour et de la mer, Brahmsen Ein Deutsches Requiem, eta ganbera musikaren arloan, Anton García Abrilen Tríptico de canciones lanaren estreinaldi absolutua nabarmentzen da.

2018an Ametsetan diskoa grabatu zuen Rubén Fernández Aguirre pianistarekin IBS Classical zigilurako, euskal musikarekiko duen konpromisoa erakutsiz. Horrez gain, 2020an bere ahotsa jarri zuen Charles Colinen izen bereko operan, Maitenaren paperean, eta zigilu diskografiko berak grabatu zuen.

 

Rubén Fernández


Jorquera Rubén

Barakaldon jaio zen 1974an, eta Gasteizen egin zituen pianoko goi-mailako ikasketak Albert Nietorekin. Ondoren, abeslarien akonpainamenduan espezializatu zen David Lutzekin Vienan, eta Donald Sulzenekin Munichen. Felix Lavilla, Miguel Zanetti eta Wolfgang Riegerren aholkuak ere jaso zituen.

Carlos Álvarez, Ainhoa Arteta, María Bayo, Gabriel Bermúdez, Elena de la Merced, Vanessa Goikoetxea, Ruth Iniesta, Sabina Puértolas, Nancy Fabiola Herrera, Lisette Oropesa, Ismael Jordi edo Marina Monzó, Celso Albelo, Javier Camarena, Yolanda Auyanet, Ángeles Blancas, Measha Brueggergosman, Cristina Gallardo-Domâs, Raquel Lojendio, Isabel Rey, José Bros eta abar luze-luzeekin lankidetzan aritua, Teresa Berganza, Renata va Emilio Scotto, eta beste hainbat irakasleren ikastaro eta eskola magistraletan laguntzailea ere izan da.

Operalia 2006 lehiaketako pianista ofiziala eta Valentziako Palau de la Musican, Madrilgo Teatro Realen eta Sevillako Teatro de la Maestranzan maisu korrepetidorea izan da.

Musikaren ondarearen defendatzaile sutsua da, Manuel García Morante konpositorearen aretoko bost operak berreskuratu ditu, Enrique Granadosen integralaren lehen grabazioa eta Anton García Abrilen abestiak egin ditu, eta diskoak grabatu ditu Carlos Álvarez, Carmen Solís, María Bayo, Miren Urbieta-Vega, Nancy Fabiola Herrera, Mariola Cantanero edo David Alegretekin batera.

Era berean, Victoria de los Ángeles Fundazioaren ohorezko patroia da, eta Premio Ópera Actual (2010) saria jaso zuen lirikan egindako lanagatik eta arlo horretan lortzen ari den ospe gero eta handiagoagatik.

 

2022SOLO PROGRAMASpdf_Página_03

2022SOLO PROGRAMASpdf_Página_04