EMKE eusk

ERRENTERIAKO MUSIKA BANDA


DSC_0811

2014ean Errenteriako Musika Bandak 150 urte bete zituen. 1864. urtean sortua, historian zehar izen ezberdinak jaso izan ditu: Sociedad Filarmónica(1864) eta Udal Musika Banda (1923), horrela 1948. urtean orain duen izena hartu zuen. Bandaren zuzendaritza Teodoro Gamón, Hipólito Guezala, José María Iraola, Gabino Zarranz, Valentín Manso, Ignacio Ubiria, José Luis Mate edo Aitor Mitxelena Rubioren ardurapean egon da; eta zuzendari gonbidatu gisa, M. Lorenzo de Reizábal, JA Sáinz Alfaro, J.M. Tife Iparragirre, X. Rallo Sagarzazu edota J.M. Guezala. Hainbat sari jaso izan ditu eta Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu zuen (1995 eta 1998an), Musikasten 1995etik egun arte; bai eta Oskorri taldearekin 2008 eta 2014ean. Nazioarte mailan eskaini izan ditu emanaldiak, Bordelen, LousadanOporton (2002) edo Pariseko La Cigale” antzokian (2010). 1996. urtetik Musika Banden Alardea antolatzen duo 2012an, Nazioarteko Konposizio Lehiaketa antolatu zuen Musikagileakelkartearekin batera. ACNUR, Siriako gerrateko kaltetuen edo bestelako kaltetuen aldeko kontzertu solidarioak ere antolatu izan ditu. 2016 urtean bere ibilbideagatik UPV-Orfeón Donostiarra saria jaso zuen. Gaur egun Alain Ayerdi Gurpegi eta Aitor Mitxelena Rubiok zuzentzen dute.

2022SOLO PROGRAMASpdf_Página_06

2022SOLO PROGRAMASpdf_Página_07