FUNTSA A155 – Santiago Vengoechea
Santiago Vengoecheak (1872-1960) Iruñeko Musika Akademian, Madrilgo Goi Mailako Kontserbatoriona eta Bruselako Kontserbatorio Errealean, (bertan Eugène Ysaÿe-ren (1891-1894) ikasle izan zen) egin zituen biolin ikasketak. Kontrapuntua Felipe Gorritirekin ikasi zuen. Navarra obra interpretatzerakoan Pablo Sarasatek bigarren biolin bezala jartzen zuen, Iruñean interpretatzen zenean. Iruñeko Santa Cecilia Orkestra askotan zuzendu izan zuen.
Bere musika funtsa Santiago Vengoecheak sortutako 28 musika konposizioz osatua dago (biolin eta pianorako ez ezik, kantu eta piano, eta korurako ere), bai eta kontzertista gisa erabili izan zituen biolin errepertorikoekin batera (inprimatutako 800 obra)
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A155
- Izenburua: Santiago Vengoechea
- Datak: ca. 1850 – ca.1960
- Tamaina eta euskarria: 35 kutxa (866 partitura, 7 liburu, 4 dok.)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Vengoechea eta Arteaga, Santiago (1872-1960)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Santiago Vengoecheak (1872-1960) Iruñeko Musika Akademian, Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan eta Bruselako Kontserbatorio Errealean (bertan Eugène Ysaÿe-ren (1891-1894) ikasle izan zen) egin zituen biolin ikasketak. Kontrapuntua Felipe Gorritirekin ikasi zuen. “Navarra” obra interpretatzerakoan Pablo Sarasatek bigarren biolin bezala jartzen zuen, Iruñean interpretatzen zenean. Iruñeko Santa Cecilia Orkestra askotan zuzendu izan zuen.Bere musika funtsa Santiago Vengoecheak sortutako 28 musika konposizioz osatua dago (biolin eta pianorako ez ezik, kantu eta piano, eta korurako ere).
- Historia artxibistikoa: Funtsa, Ramón Zulaika bere ilobaren Oiartzungo etxean gordetzen zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Pirkko Viljanen-ek, Ramón Zulaicaren alaragunak, funtsa Eresbilera dohaintza moduan eman zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Bere musika funtsa Santiago Vengoecheak sortutako 28 musika konposizioz osatua dago (biolin eta pianorako ez ezik, kantu eta piano, eta korurako ere), kontzertista gisa izandako ibilbidean erabili izandako biolin errepertorioarekin batera (inprimatutako 800 partitura).
- Antolamentua:
A. Bere lanak
B. Biolin errepertorioa
C. Ganbera errepertorioa
D. Ahots errepertorioa
E. Musika liburutegia
F. Dokumentazioa
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2011ean Mark Barnés-ek egin zuen katalogoa File-Maker-en.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografía:
- SAGASETA, Aurelio. “Bengoechea [Vengoechea] Arteaga, Santiago”. Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Madrid: SGAE, 1999. 2. bol., 361-362 or.
- ZULAICA, Ramón. Noticias y papeles del músico navarro Santiago Vengoechea Arteaga (1872 – 1960): Tomo I. [Oiartzun: autor], L. G. 1999.
- ZULAICA, Ramón. Nuevas noticias y más papeles del músico navarro Santiago Vengoechea Arteaga (1872-1960). Tomo II. Oiartzun: Udala, L. G. 2001.
- ZULAICA, Ramón. Noticias apacibles del violinista navarro Santiago Vengoechea Arteaga (1872-1960), y anécdotas de la vieja Iruña. Tomo III. Oiartzun: Udala, 2002.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Santiago Vengoechea y Arteaga (1872-1960)
- Lekuak: Pamplona Iruña
- Gaiak: Ganbera musika / Biolinerako musika / Ahots eta pianorako musika