FUNTSEN GIDA ETA DOKUMENTU-BILDUMAK
ERESBIL- Musikaren Euskal Artxiboa-k 1974tik aurrera euskal musikarekin eta musikariekin erlazionatutako dokumentuen funtsak eta bildumak jasotzen hasi zen. XIX. mendetik hasi (V. Zubiaurre) eta gaur egun arteko musikarien (F. Escudero) funts pertsonalak; interpreteen funtsak (N. Zabaleta); Musika erakundeen funtsak (coro Maitea); familia funtsak (Mugartegui) edo soinu bildumak (Ybarra Familiaren biribilkiak) aurki ditzakegu. 2016ko datarekin, musika dokumentazio mosaiko aberatsa osatzen duten euskarri, idazkera, mota eta genero ezberdinetako ehun eta hirurogeita hamar funts daude.
.