Kuaderno eskuidatzia teklako lanekin eta “Erdoyza”-ren Meza

MUSIKA ESKUIDATZIA

Condesa de Peñaflorida-ren Vals Brillante-a

TEKLAKO MUSIKA

Wals

KITARRARAKO MUSIKA

FUNTSA A131 – Familia Mugartegui


 

Mugartegi sendia Markinari (Bizkaia) lotua zegoen familia izan zen, eta Peñaflorida Kondeekin ahaidetzen zen.
Funtsean XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara eskuidatzitako eta inprimatutako dokumentuak aurkitzen dira, bai eta gitarra, piano, ganbera musika, ahots musika eta erlijio musikako piezak ere. Garaiko autore ospetsuen lanez gain, Peñaflorida Kondesaren obrak daude (ziurrenik Epifania de Munibe y Argaiz (1812-1889)), Santiago de Erdoizarenak, José Ignacio de Guisasolarenak, Iradier-enak, J.L. Ansón-enak, Fernando de Olea-renak… Funtsean ere 20 metodo jasotzen dira, bai eta XIX. Mendeko Journal des demoiselles, Crónica de la música, la Moda elegante, edo La Correspondencia musical aldizkarietako aleak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

. Erreferentzi-kodea: ES RE A131

. Izenburua: Familia Mugartegui

. Datak: ca. 1790 – ca.1930

. Tamaina eta euskarria: 0,58 m (8 kutxa)

TESTUINGURUA

. Sortzailearen izena: Mugartegui (Familia)(Markina)

. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Mugartegi sendia Markinari (Bizkaia) lotua zegoen familia izan zen, eta Peñaflorida Kondeekin ahaidetzen zen. Bertakoa zen Epifanía de Munibe y Argáiz, Peñafloridako Kondesa (1812-1889), familiaren bilduman jasotzen ziren partiturak sinatzen zituenak.

. Historia artxibistikoa: 1997an Gasteizko “El Cafetal” liburudendako jabeak, Markinako Mugartegi Jauregiko oinordekoei (Echanove ahizpak) jauregiko liburutegia erosi zien, Eresbilek gero erosi zuen musika funtsa barne.

. Sarrerari buruzko datuak: 2005eko maiatzaren 13an Iñaki Ortubaik Gasteizko “El Cafetal” liburudendari funtsa erosi zion.

EDUKIA ETA EGITURA

. Garrantzia eta edukia: Funtsean XVIII. Mendearen amaieratik XX. Mendearen hasierara eskuidatzitako eta inprimatutako dokumentuak aurkitzen dira, bai eta gitarra, piano, ganbera musika, ahots musika eta erlijio musikako piezak ere. Garaiko autore ospetsuen lanez gain, Peñaflorida Kondesaren obrak daude (ziurrenik Epifania de Munibe y Argaiz (1812-1889)), Santiago de Erdoizarenak, José Ignacio de Guisasolarenak, Iradier-enak, J.L. Ansón-enak, Fernando de Olea-renak… Funtsean ere 20 metodo jasotzen dira, bai eta XIX. Mendeko Journal des demoiselles, Crónica de la música, la Moda elegante, edo La Correspondencia musical aldizkarietako aleak.

. Antolamentua:
Musika instrumentala – gitarra
Musika instrumentala – pianoa
Musika instrumentala – pianoa lau eskutara
Ganbera musika
Koru eta ahots mukisa
Musika erlijiosoa
Musika harpidetzak
Musika didaktika
Beste batzuk

. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea

. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik

. Deskribapenerako baliabideak: 2006ean Mark Barnés-ek egin zuen inbentario informatikoa FileMaker-en.

HITZ GAKOAK

. Pertsonak: Munibe y Argáiz, Epifanía de (Condesa de Peñaflorida)(1812-1889) / Erdoiza, Santiago de / Guisasola, José Ignacio de

. Lekuak: Markina

. Gaiak: Pianorako musika / Ahots eta pianorako musika / Ganbarako musika / Musika erlijiosoa