Saski-Naski (Argentina)

PROGRAMA

Saski-Naski-ren albuma, “Santa Ageda”-ren koadroaren aurkezpenarekin

DOCUMENTAZIOA

Saski-Naski-ren albuma, “Contrapás” koreografiarekin

DOCUMENTAZIOA

Luis Mújica-ren jantzi-zirriborroa Saski-Naskirentzat

MARRAZKIA

FUNTSA A76 – SASKI-NASKI


1943ko uztailaren 12an Buenos Aires-eko Teatro Victoria-n, SASKI NASKI “Espectáculo de Arte Folklórico Vasco” ikuskizuna estreinatu zen, Luis de Mújica-ren (1908-1997) zuzendaritzapean, bera antzezpen gidoiaren autorea izanik ere. Erabilitako musika eta dantzak, Francisco de Madinak euskal abesti tradizionaletatik abiatuz egindako harmonizazioak eta moldaketak izan ziren; Rafael Anduaga zuzendaria; Dora Kriner-en koreografiak; Félix de Munoa eta Néstor Basterretxearen eszenografia, eta Margarita Imaz aurkezlea.
Funtsean, 1943tik 1957ra eskainiko antzezlanen argazkien albumak, koreografien marrazkiak, partiturak, programak eta kritikak jasotzen dira. Era berean eszenografia oharrak, tresnak eta argiztapena, libretoak, partiturak (19), liburuak (3), aldizkariak (2), programak eta foiletoak aurkitzen dira ere, bai eta Francisco de Madina eta Luis Mújica-ren arteko gutunak (1946-1972).

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A76
  • Izenburua: Saski-Naski (Buenos Aires)
  • Datak: 1943 – 1972 (1957 arte batez ere)
  • Tamaina eta euskarria: 5 kutxa

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Saski Naski
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1943ko uztailaren 12an Buenos Aires-eko Teatro Victoria-n, SASKI NASKI “Espectáculo de Arte Folklórico Vasco” ikuskizuna estreinatu zen, Luis de Mújica-ren (1908-1997) zuzendaritzapean, bera antzezpen gidoiaren autorea izanik ere. Erabilitako musika eta dantzak, Francisco de Madinak euskal abesti tradizionaletatik abiatuz egindako harmonizazioak eta moldaketak izan ziren; Rafael Anduaga zuzendaria; Dora Kriner-en koreografiak; Félix de Munoa eta Néstor Basterretxearen eszenografia, eta Margarita Imaz aurkezlea.
    Luis Mújica Maylin Donostian jaio zen 1908ko abuztuan 3an. Aldapeta maldako Marianisten ikastetxean ikasi zuen. Gaztetan Urbieta kalean bizi izan zen eta 17 urterekin, Madrilera joan zen antzerkiarekiko zaletasuna ase nahian. Donostiara itzuli zenean oposizioz Aldundia lanean hasi zen, aktore eta antzerki zuzendari lanak uztartuz.
    Bere ideiak eta filosofia zirela eta, Espainiatik alde egin behar izan zuen eta Chilen, Perun eta 1940tik aurrera Argentinan bizi izan zen. 1969tik aurrera Luis Mujika urte erdian Euskadin bizi zen eta beste urte erdian Argentinan. Donostian hil zen 1997ko irailaren 5ean
  • Historia artxibistikoa: 1997ko irailaren 30ean Carmen Pérez Rosier-ek -Carreraren emaztea- eta Iñaki Cárcamo-ren bitartez, Luis Mújikaren borondatez, albumak, programak eta Saski Naski ikuskizunaren egunkarietako komentarioak Eresbilen utzi zituen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Luis Mújika Maylin-ek 1997an egindako dohaintza.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: 1943 eta 1957 urte bitartean Saski Naski ikuskizunaren argazkiak, koreografien marrazkiak, partiturak, programak eta kritikekin osatako hiru albumek osatzen dute funtsa. Era berean, antzezlaneko notak, tresnak eta argiteria, libretoa, partiturak (19), liburuak (3), aldizkariak (2), programak eta foiletoak aurki daitezke eta Francisco de Madina eta Luis Mújikaren (1946-1972) arteko gutunak.
  • Antolamentua: Funtsak honako egitura du:

Albumak
Eszenografia notak
Kritikak eta programak
Euskal dantzei buruzko dokumentazioa
Aita Madina eta Luis Mujica-ren arteko gutunak
Partiturak
Aldizkariak

  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 Legearen 60. artikuluaren arabera, uztailak 3koa, eta Espainiako Ondare Historikoaren 16/1985 Legearen 57. artikuluarena, ekainak 25ekoa.
  • Kopiak egiteko baldintzak: Eskaera aurretik egin behar da, eta soilik erabilera pribaturako eta ikerketarako
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Dokumentu literarioetan espainiera. Dantzariak mugimendu ezberdinak adierazten duten marrazki ezberdinen bidez adierazten dira koreografiak, bai eta oinen txantiloien marrazki ezberdinekin.
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Albumetako dokumentazioa kartoira itsatsia dago..
  • Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa Beatriz Balerdik egin zuen 1997an File Maker-en. 2003an 16 fitxa berri gehitu ziren

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Ikuskizunerako erabilitako partitura gehienak, Buenos Aires-eko Laurak-Bat elkartean zeudenak, Eresbilen jasotzen dira, bai bi pianotako bertsioa bai orkestrarako bertsioa ere. A11 funtsa.

GAKO-HITZAK

. Personak: Mujica Maylin, Luis

. Lekuak: Buenos Aires

. Gaiak: Koreografia / Dantza herrikoia / Diaspora / Arte eszenikoak / Antzerki musika / Euskal folklorea