FUNTSA A11 – Francisco Madina
Francisco Madinak (Oñati, 1907 – Oñati, 1972) ikasketak Canónigos Laternalenses-ekin egin zituen, Fernando de Urkia bere musika irakaslea izanik, eta musika ikaskek José Mª Beobide eta Antonio Josérekin areagotu zituen. 1929an apaiztu zen eta Saltara destinatu zuten 1932an, bertan egon zelarik 1935ean Argentinara destinatua izan zen arte. 1947an Saltara itzuli zenean Coro Polifónico sortu zuen. Buenos Aires-en Lagun Onak abesbatzaren sorrera bultzatu zuen eta Luis Mujikak eszenikoki zuzentzen zuen Saski-Naski (1946) musika-koreografiako ikuskizunean aktiboki parte hartu zuen .
1955ean Albany-ko (New York) Nª Sª de la Concepción-en organo-jole lanetan aritu izan zen
Fondoan, Francisco Madinaren eskuidatzitako obrak eta soinu materiala aurki daiteke nagusiki. “Saski-Naski” ikuskizuneko materialak aipagarriak dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A11
- Izenburua: Francisco Madina
- Datak: ca. 1930 – 1972
- Tamaina eta euskarria: 77 eskuidatztiako partiturak, 13 inprimatuak, liburu 1, magnetofoi zintako 120 karrete eta kasete 1
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Madina, Francisco (1907-1972)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen 1907an. Ikasketak Kanonigo Lateranensekin egin zituen, eta Fernando de Urkia izan zuen musika irakasle. Filosofia eta teologia ikasketak Burgosen jarraitu zituen, eta han konposizio ikasketak osatu zituen José Mª Beobide eta Burgosko Antonio José musikagilearekin. 1929an apaiz ordenatu zen. 1932. urtean Saltara bidali zuten. 1935 arte egon zen, urte horretan Buenos Airesera bidali baitzuten. 1947an Saltara itzuli zen eta Koru Polifonikoa sortu zuen. Buenos Airesen Lagun Onak Korua sortzea sustatu zuen eta parte-hartze aktiboa izan zuen Luis Mujikak zuzendu zuen Saski-Naski (1946) ikuskizun musikal eta koreografikoaren sorreran. 1951ean bigarrenez Buenos Airesera bidali zuten. 1955ean Albanyko (New York) Nª Sª de la Concepción elizan organo-jole aritu zen. Nicanor Zabaleta harpa-jole eta Romero anaien dinastiarekin izan zituen topaketa musikalen ondorioz, Madinaren kreazio lanean bitxiak izango ziren hainbat lan sortu zituen harpa zein gitarrarako. Era berean, Saski-Naski ikuskizunaren inguruan sortutako material guztiak, bi piano eta orkestrarako egindako bertsioetan, euskal dantzen instrumentazioetarako ondare interesgarria izan ziren. Madinaren konposizio katalogoak orkestrarako lanak eta lan sinfoniko-koralak ere hartzen ditu, baita Flor de Durazno opera, ganbera musika lanak, ahots-musika eta musika lan erlijioso ugari ere.
Francisco de Madina 1972an hil zen Oñatin. - Historia artxibistikoa: Fondoa Buenos Aires-eko Laurak-Bat zentroan zengoen, 1983an Eresbilen sartu arte. 1994an Xabier López de Mendizabal-ek dohaintzan emandako material batzuk sartu izren: partitura 1, 2 argazki eta hainbat prentsa zati. 2008ko urriaren 9tik azaroaren 5era soinu material gehiena sartu zen: Oñatiko Cnnónigo Lateralenses-en konbentuan zeuden 110 dokumentu. Xabier Ugarteren bitartez Juan Rekartek ekarri zituen artxibora.
- Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 1983an dohaintza moduan sartu zen Eresbilera. Sarrera berriak izan ditu.
EDUKIA ETA EGITURA
- EDUKIA ETA EGITURA: Fondoak eskuidatzitako eta datarik gabeko partiturak ditu. Aipagarriak dira “Saski-Naski” ikuskizunarenak.
Soinu materiala berak idatzi eta editatutako gabeko grabazioak dira. - Antolamentua: Fondoa serie ezberdinetan antolatzen da. Lehen lau serieak, Atik Dra, idatzizko materialez osatuak daude eta bostgarrena, E seriea soinu grabazioa.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea da, soinu grabazioak izan ezik, oraindik ere ez baitira digitalizatu.
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: Jon Ander Eizagirrek egin zuen dokumentuen Katalogo informatikoa File-Makerren 2002ko iraila eta urria bitartean. 2003ko abenduan Mark Barnés-ek dokumentu berriak gehitu zituen.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Eresbileko A76 Saski Naski fondoak, Aita Madinaren gutunak eta hainbat dokumentu biltzen ditu.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Francisco Madina (1907-1972)
- Lekuak: Oñati / Buenos Aires
- Gaiak: Dantza tradizionala / Argentinako folklorea / Soinu grabazioak / Musika eszenikoa