Gabriel Verkós

(1910-1981)

S. Lee-ren 40 Études mélodiques et progressives pour violoncelle, Schott

DIDAKTIKA

Heinrich Kaspar Schmid-en Sonate, violoncello und klavier, cop. 1926

PARTITURAK

Bilboko Ganberako Hirukoteen Kontzertuak, El León de Oro, 1943

PROGRAMAK

Donostiako Kasino Handiaren Programa, 1913

PROGRAMAK

Pablo Bilbaoren Gabriel Verkosi gutuna, Gasteiz, 1947

GUTUNAK

FUNTSA A40 – Gabriel Verkós


 

Gabriel Verkos (San Sebastián, 1910 – Bilbao, 1981) arbaso grekoak zituen biolontxelista eta zuzendaria zen.Matilde Valcárcel bere amarekin hasi zituen musika ikasketak eta beranduago biolontxelo ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan Larrocharekin eta Ruiz Casaux-ekin Madrilen. 1939tik aurrera Bilboko Orkestra Sinfonikoko biolontxelo bakarlaria izan zen. Bilboko Kontserbatorioko biolontxelo eta kontrabaxuko katedradun izan zen. Ganbera orkestra sortu zuen eta Bilboko Trío de Cámara-ko biolontxelista. 1955an Donostiako Easo Abesbatzako zuzendari izendatu zuten. Fondoak Gabriel Verkos-en musika liburutegia biltzen du, bertan ganberako musika nagusi izanik, bai eta programak, dokumentazio pertsonala eta objektuak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

. Erreferentzi-kodea: ES RE A40

. Izenburua: Gabriel Verkós

. Datak: 1911 – 1981

. Tamaina eta euskarria: 75 kutxa (ca. 1079 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

. Sortzailearen izena: Verkos, Gabriel (1911-1981)

. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Gabriel Verkos (Donostia, 1910 – Bilbao, 1981) arbaso grekoak zituen biolontxelista eta zuzendaria zen. Matilde Valcárcel bere amarekin hasi zituen musika ikasketak eta beranduago biolontxelo ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan Larrocharekin eta Ruiz Casaux-ekin Madrilen. Madrilen ikasten egon zen garaian Orquesta Lasalle, Sinfónica Arbós eta Teatro Real Orkestrako biolontxelista izan zen. 1939az geroztik Bilboko Orkestra Sinfonikoko biolontxelo bakarlaria izan zen, eta Espainiako aretorik garrantzitsuenetan jo izan zuen. Beranduago, Bilboko Kontserbatorioko idazkari eta zuzendari ordea izan zen. Ganbera Orkestra sortu zuen eta Bilboko Trio de Cámarko biolontxelista izan zen Genaro Morales biolinista eta Aurelio Castrillo pianistarekin batera. 1955ean Donostiako Easo Abesbatzako zuzendari izendatu zuten. 1981ean Bilbon zendu zen.

. Historia artxibistikoa: Dokumentuak María Lourdes Goiti de Verkos-en Donostiako Bergarako kaleko 12-6A helbidetik Eresilera ekarriak izan ziren.

. Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza María Lourdes Goiti de Verkos, de Gabriel Verkos-en alargunak egin zuen. Fondo garai ezberdinetan iristen joan zen: 1992/05/27an, 2001/06/28an , 2001/09/01, 2003/06/29an, 2011/09/21ean

EDUKIA ETA EGITURA

. Garrantzia eta edukia: Fondoak Gabriel Verkos interpretearen musika liburutegia bitlzen du, ganberako musika nagusiki. Bertan programak, dokumentazio pertsonala eta objektuak aurkitu daitezke.

. Antolamentua:
A. Partituras
B. Programas (ciclos y programas sueltos)
C. Biblioteca (cancioneros, libros y artículos, estatutos y memorias, folletos)
D. Revistas
E. Grabaciones sonoras
F. Artículos, recortes de prensa
G. Documentación personal
H. Correspondencia
I. Fotografías
J. Carteles, láminas y grabados
K. Objetos

. Eskuratzekoak: Sarrera berriak egon daitezke

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea

. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik

. Deskribapenerako baliabideak: 1997an fondoko dokumentuen lehen inbentario bat egin zen Knosys datu basean. Liburu, aldizkari eta partiturak Absysten katalogatu ziren 1998an eta 2006an katalogo informatikoa eguneratu zen. Gainerako dokumentuen katalogoa Filemakerren inbentarioa egin zen.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

. Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Mª Lourdes Goiti de Verkos-ek dokumentazio pertsonala gordetzen du. (argazkiak)

DESKRIBAPENAREN KONTROLA

Deskribapen(ar)en data(k): Deskribapena Beatriz Balerdik egin zuen 2009ko uztailak 1ean.

GAKO-HITZAK

. Pertsonak: Imaz, Bruno (1897-1972)

. Lekuak: Donostia-San Sebastián / Bilbao

. Gaiak: Gutunak / Ganberako musika / Biolontxelorako musika / Programak