PANPIN ORKESTRA

Maiatzak 17, ostirala 18:30ean

Lekuona Fabrika

DSC_0004 (002)PANPIN ORKESTRA

Idoia Hernandez “HATXE” herriko musikagileak Herri Arte Eskolako orkestrarekin aurkeztuko duen kontzertua da. Teoría King Kong (Virginie Despentes), Historia de España contada a las niñas (María Bastarós), Antídotos contra la belleza (Ana Elena Pena), Amek ez dute (Katixa Agirre), Malditas (Itziar Ziga), Madres arrepentidas (Orna Donath) eta beste hainbat liburu izan dira inspirazio iturri kontzertu hau osatzeko.

“Nire zauriak berrikasi nahi ditut. Lotsak plazaratu, beldurrak jaso eta manta goxoaz babestu. Malkoak kolorez tintatu, garrasiak paper zurian islatu, dudak lagunekin besarkatu eta amorruaren gris zabalekin dantza eginez onartu. Bai, onartu. Epaitu gabe, begiratu. Eta akaso, indarra banu, aurre eginez jarraitu.” @hatxe__

Idoia Hernandez, musikagilea, ahotsa, pianoa

Peru Galbete, ahotsa

Jurdana Ochoa, biolin bakarlaria

Itsaso Etxebeste, baxu elektrikoa

Herri Arte Eskolako Hari Orkestra, Sergio Zapirain, zuzendaria

Sihara Nuño, Alexia Papantchev, poeta gonbidatuak

Emakumeen etxeko kantu taldea, beste gonbidatuak

Jurdana_OtxoaOCHOA, Jurdana

1978an Errenterian jaiotako biolin-jotzaileak musika klasikoaren eta garaikidearen esparruan garatu du bere jarduera, baita folk eta rock talde batzuekin lankidetzan ere.

1999an musika-ikasketak amaitu ondoren, EGOko eta Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrako kide izan zen, eta, 2000. urtean, Et Incarnatus orkestran sartu zen, gaur egun oraindik ere bertako kide delarik.

Iñaki Salvador, Petti, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Maddi Oihenart, Hertzainak, Banda Bassotti, Noa, Pasión Vega, Antton Valverde, Benito Lertxundi, Gonzalo Tejada, Txomin Artola, Imanol, Jabier Muruguza, Joseba Tapia eta beste zenbait artistekin jo eta grabatzeko aukera izan du, eta Pier Paul Berzaitz, Gontzal Mendibil edo Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean hainbat musikaletan parte hartu du. Urmuga jaialdian ere aktiboki parte hartzen du.

Bestalde, jarduera bizia garatzen du antzerkiaren munduan, eta Tarara (2022), Andrezaharraren manifestua (2020), Maiteka (2017), VaGera (2018) edo Zapatak (2012) ikuskizunetan parte hartu du.

descarga (6)GALBETE, Peru

Usurbilen jaio zen 1987an, eta bere jarduera ikus-entzunezkoen eta musika-ekoizpenaren artean garatu zuen, ahotsean eta irudian oinarrituta, batzuetan bereizita eta beste batzuetan elkartuta. Bere interesa ahots-esperimentazioan, inprobisazioan eta performancean datza, bakarkako zein taldeko piezak sortuz. Era berean, imajinarioa, diseinua, marrazkiak, olerkiak eta bere musika inguratzen duten bideoak lantzen ditu.

Lau disko grabatu ditu kantautore gisa: Peru (2016), Voces de la selva (2017), Nor zara zu? (2020) eta Beiratu (2022), eta, bere musika-proiektu pertsonala alde batera utzita, Mukuru kolektiboko kidea da, eta taldeko eta diziplina anitzeko hainbat proiektutan parte hartu du.

Idoia Hernandez

Zauria

Histeria (hitzak, Elia Millan)

Bakana

Puta (hitzak, Idoia Hernandez)

Ero (hitzak, Peru Galbete)

Arnasa

Kali (hitzak, Alexia Papantchev, Elia Millan, Sihara Nuño)

Ahotsa

Ama (hitzak, Elia Millan)

Baso (hitzak, Peru Galbete)

Drama (hitzak, Idoia Hernandez)

Panpina (hitzak, Elia Millan)

Idoia Hernandez Zauria

Organizan

Purple & White Modern Statistics Graph (2)

Promueven

Purple & White Modern Statistics Graph (3)

Colaboran

2023 Eresbil dokumentuak dokumentuaren kopia (2)